Hackerrak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hacker errusiar batzuk Trumpi buruzko datuak lapurtu zituzten

Kremlinak Errusiako inteligentzia zerbitzuen partaidetza ukatu du.

Errusiako Gobernuak zuzendutako hacker batzuk Demokraten Batzorde Nazionalaren datu basean sartu ziren eta Donald Trump hautagaiaren datuak lapurtu zituzten, The Washington Post hedabidearen arabera.

Komunikabideak dioenez, datu basean sartu ziren hacker horiek posta elektronikoak eta txateko mezu guztiak urte betez irakurtzeko aukera izan zuten, baina pasaden astean datu base horretatik kanporatu zituzten. Halaber, ez zutela informazio pertsonalik ezta ekonomikorik kontsultatu aipatzen du hedabideak.

Era berean, The Washington Postek azaltzen duenez, jokaera horrek errusiarren interesa zenbatekoa den adierazten du.

Shawn Henry-k, eraso informatikoa ikertzen dabilen enpresaren presidenteak, esan duenez, “nazioarteko inteligentzia zerbitzu guztiek biltzen dituzte euren aurkarien inguruko informazioak”.

Kremlinak Errusiako inteligentzia zerbitzuen partaidetza ukatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X