Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kurduek ez dute amore ematen Estatu Islamikoaren aurka

Jihadistek kurduen aurka egin dute, kurduak Estatu Islamikoak Sirian eta Iraken egin nahi duen kalifatoaren aurkako etsai nagusiak direlako.

Jihadistek kurduen aurka egin dute, kurduak Estatu Islamikoak Sirian eta Iraken egin nahi duen kalifatoaren aurkako etsai nagusiak direlako.

Duela bi urte jihadistak Siriako eta Irakeko armaden aurkako gerran gailendu ziren eta Siriako Raqqa eta Irakeko Mosul hirien inguruan dagoen gune zabala bere egin zuten, baina Irakeko eta Siriako gune horietan kurduak ere bizi dira.

Gizarte erlijioso duen eta arabiarrek bere esku duten kalifatoa eratu nahi du Estatu Islamikoak. Kurduak, ordea, ez dira ez arabiarrak eta ez dute Koranak gidatzen duen gizarte bat nahi ere.

Kurduak bere bizi-irautearen alde borrokatzen ohituak daude, hala, ez dute amore eman eta Estatu Islamikoaren aurka egitea erabaki dute. Azken hilabeteetan, Siriako eta Irakeko kurduek jihadisten aurkako hainbat garaipen lortu dituzte. Gainera, kurduek Estatu Batuen babesa dute, entrenamendu militarrekin eta jihadisten aurkako bonbardaketetan laguntzen diete.

Momentu honetan, kurduak dira Estatu Islamikoaren kalifatoaren aurkako borrokan behin betiko garaipena lortzeko dagoen itxaropen nagusia. Eta horregatik jihadistek zibil kurduak hiltzen dituzte. Gaziantepeko erasoa herritar kurduen aurka Turkian egiten duten hirugarren erasoa da, guztiak ere hildako askorekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X