Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusiarrak ez dira espioitza elektronikoa egiten duten bakarrak

Orain arte, agiri bidez frogatutako espioitza bakarra Estatu Batuek bere aliatuei egiten diena da.

Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) zerbitzu sekretuek errusiarrei leporatu diete AEBko hauteskundeetan eragina izatea, espioitza elektronikoa erabilita. Behin betiko frogarik ez dute aurkeztu, ordea. Europako zenbait gobernu kezkatuta daude, Errusia saia daitekeelako, akaso, Alemaniako eta Frantziako hauteskundeetan eragiten.

Orain arte, agiri bidez frogatutako espioitza bakarra Estatu Batuek bere aliatuei egiten diena da. Bada garaia Edward Snowdenek ezagutarazi zuena gogoratzeko. Hark frogatu zuen Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren telefono pertsonala bera ere zelatatzen zutela amerikarrek. Washingtonen eta Berlinen arteko krisia ekarri zuen horrek, eta Obamak barkamena eskatu behar izan zion Merkeli.

Komeni da gogoratzea, orobat, Echelon sarea ere badela. Sare horri esker, Estatu Batuek, Kanadak, Erresuma Batuak, Australiak eta Zeelanda Berriak euren espioitza elektroniko sareak koordinatzen dituzte, zenbaitetan aliatu dituztenak zelatatzeko. Egia da errusiarrek ziber-espioitza egiten dutela, baina ez dira bakarrak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"

Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X