AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urte batean 150 milioi irabazi eta zergetan 38 ordaindu zituen Trumpek

MSNBC telebista kateak iragarri zuen presidente estatubatuarraren 2005eko errenta aitorpena plazaratuko zuela, hortaz, Etxe Zuria aurreratu da eta publiko egin du.
Hauteskunde-kanpainan eskatu zioten errenta-aitorpena publiko egitea. Argazkia: EFE
Hauteskunde-kanpainan eskatu zioten errenta-aitorpena publiko egitea. Argazkia: EFE

Etxe Zuriak plazaratu dutenez, Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak 38 milioi dolar ordaindu zituen zergetan 2005ean, eta 150 irabazi (% 25 zergetan).

Gobernu estatubatuarra aurreratu egin da, MSNBC telebista kateak iragarri baitzuen atzo arratsaldean Trumpen errenta aitorpenaren zati bat lortu eta publiko egiteko asmoa zuela.

"Badakizu audientziengatik desesperatuta zaudela legea urratzeko prest zaudenean, orain hamar urte baino gehiagoko errenta aitorpen baten bi orri publikatzeko", esan du Etxe Zuriak, MSNBCri buruz, Eferi igorritako ohar batean.

Izan ere, azken lau hamarkadetan presidentegai guztiek betetako ohitura hautsi zuen Trumpek aurreko hauteskunde-kanpainan, errenta aitorpenak aireratzeko ohitura baitago, hautesleriarekiko gardentasun keinu gisa.

Trumpek, orduan, atzeratu egin zuen errenta aitorpenaren publikazioa, ikuskaritzapean zegoela argudiatuta, baina, publikatu gabe jarraitzen zuen.

Hauteskundeetarako aste batzuk falta zirenean, The New York Times egunkariak Trumpen 1995 errenta aitorpena plazaratu zuen eta, horrela, erakutsi  presidente estatubatuarrak ez zituela zerga federalak ordaindu 20 urtez, 916 milioi dolarreko galerak aurkeztuta.

Orain, Etxe Zuriak zabaldutako oharrean, defendatu egin du Trump, presidente izan baino lehen, "munduko enpresabururik arrakastatsuenetakoa" izan zela, eta "legeak eskatzen duena baino gehiago ez ordaintzen" saiatu zela.

Gainera, gogorarazi duenez, 2005ean, hirigintzak -Trumpen jarduerarik nagusiena- "balio handia galdu zuen" eta, horrela, justifikatu egin zuen Trumpek ordaindutako tasa % 25ekoa izatea, hau da, irabazi zuenagatik zegokiona baino gutxiagokoa.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Khasab (Oman), 24/06/2025.- Ships in the Strait of Hormuz as seen from Khasab, Musandam Governorate, Oman, 24 June 2025. The Iranian parliament approved a measure to close the Strait of Hormuz following US strikes on three of Iran's key nuclear sites on 22 June 2025. Israel and Iran have been exchanging fire since Israel launched strikes across Iran on 13 June 2025. EFE/EPA/ALI HAIDER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du

Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X