Latinoamerika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estatu kolpea eman izana 'gezurra' dela esan du Venezuelak

Auzitegi Gorenaren erabakiaren ondoren hainbat herrialdeek erakutsi duten kezkarengatik bidali du Venezuelako Gobernuak idatzi ofiziala.
MAM-eko argazkia: maduro_
MAM-eko argazkia: maduro_

Venezuelako Atzerri Ministerioak esan duen arabera, 'gezurra' da Gobernuak Gorenaren bidez Estatu kolpea eman izana. "Eskuineko gobernu intoleranteen" aldetik "erasotzat" jo duena "gaitzetsi" du.

Auzitegi Gorenaren erabakiaren ondoren hainbat herrialdeek erakutsi duten kezkarengatik bidali du Gobernuak idatzi ofiziala. Gorenak Parlamentuaren (oposizioaren kontrolpean) eskumenak hartuko zituela esan zuen, Ganberak "desobeditzen" jarraitzen duelako.

"Estatu Departamentuak eta Ameriketako Estatu Batuek, eskuineko gobernu intolerante eta inperialismoaren aldekoek egindako erasoa gaitzetsi du Venezuelak. Datu faltsuekin eta bidegabekeriekin Venezuelako Zuzenbidezko Estatuaren  eta agindu konstituzionalaren kontra egin nahi dute", irakur daiteke idatzian.

Herrialdearen egonkortasun eta bakearen kontra egiteko planak eten eta saihesteko, Venezuelak "akzio politikoak eta diplomatikoak aplikatuko " dituela ere aditzera eman dute.

Kolonbia, Argentina, Txile, Brasil, Peru, Panama, Costa Rica, Guatemala, Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak dira Venezuelako Gorenaren erabakiarengatik kezka helarazi dutenen artean dauden hainbat herrialde.

Bolivia, berriz, Nicolas Maduroren Gobernuari "erabateko babesa" iragarri dio.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X