Suedia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EIko kidea dela onartu du Stockholmeko atentatuaren ustezko egileak

Erasoa berak egin zuela onartzeaz gain, Estatu Islamikoaren agindu zuzenak jaso zituela eta Sirian egiten ari diren bonbardaketak gelditzeko eskatu du, 'Aftonbladet' egunkariaren arabera.
Stockholemko atentatuaren susmagarria. EFE
Stockholemko atentatuaren susmagarria. EFE

Joan den ostiralean Stockholmeko atentatuaren ustezko egileak erruduna dela aitortu du, eta Estatu Islamikoaren taldearen kidea dela. Asiloa eskatuta zuen uzbekistandarra da. Eskaria ukatu egin ziotenez, Polizia haren bila ari zen.

"Fedegabeak harrapatu nituen", adierazi zuen atxilotuak, Siriatik Estatu Islamiarraren agindu zuzenak jaso zituela azaltzeaz gain. Han egiten ari diren bonbardaketak gelditzea eskatu zuen, "Aftonbladet" egunkariaren arabera.

Horrez gain, atxilotuaren izena Rakhmat Akilov dela ere zabaldu da. Poliziaren arabera, 2014an iritsi zen Suediara, eta bi urte geroago asilo eskaria ukatu ostean, haren bila ari ziren otsailaz gero herrialdetik kanporatzeko.

Badirudi Akilov Stockholmeko auzo pobre batean bizi zela, beste hainbat herrikiderekin. Poliziak etxea miatu eta zenbait pertsona atxilotu zituen larunbatean. Antza denez, han egon zen susmagarria atentatua egin baino ordu batzuk lehenago eta mugikorra haririk gabeko sare batera konektatu zuen.

Stockholmeko eremuan azken egunotan atxilotutako pertsonetatik bi baino ez daude oraindik preso: susmagarria eta atzo kargutu zuten beste bat, SVT telebista publikoaren esanetan.

Segurtasun neurriei dagokienez, Poliziak Suediako hiriburuko kaleen eta metro geltokien zaintza indartuko du Aste Santuan, baita herrialdeko beste eremu estrategiko batzuetan ere.

Bestalde, ospitalean dauden bederatzi zaurituetatik bi oso larri daude oraindik, osasun arloko agintariek azaldu dutenaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X