Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Orain-en abantailak aprobetxatzeko.
Leopoldo Lopez espetxetik ateratzeko txostenari oniritzia eman zion Madurok
Venezuelako presidenteak azaldu duenez, txosten horri esker, oposizioburuari ezarritako espetxe-zigorra etxean betetzea baimendu diote.
Leopoldo Lopez oposizioburua kartzelatik ateratzeko asmoz, Egia, Justizia eta Bakearen Batzordeak aurkeztutako txostenari oniritzia eman ziola azaldu du Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak. Txosten hori Auzitegi Gorenera heldu zen geroago eta horri esker, Lopezi ezarritako espetxe-zigorra etxean betetzea baimendu diote.
"Delcy Rodriguezek zuzendutako Egia, Justizia eta Bakearen Batzordearen proposamenari erreparatuta, eta nire oniritzia jaso ostean, (Lopezi etxe barruko atxilotzea ezartzea) erabaki zuen bart Auzitegi Gorenak", adierazi du Madurok.
Larunbat honetan Anzoategiko estatuan Estatuko irrati eta telebista katean egindako ekitaldian egin ditu adierazpen horiek Venezuelako presidenteak.
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Abdul El-Sayed izango da AEBko lehen senatari musulmana
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Nor da James Talarico, 40 urteko agintaldi errepublikanoaren ostean Texasen garaipena lortu duen demokrata?
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Boto latinoak irauli ditu hauteskundeak
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Demokratek aise lortu dute Kongresuaren kontrola
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Zazpi hegaldik bonba-mehatxu faltsuak jaso dituzte Europan eta segurtasun-dispositiboak aktibatu behar izan dituzte
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Zergatik egiten dituzte hauteskundeak beti azaroan eta asteartez Estatu Batuetan?
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Ireki dituzte lehen hauteslekuak Trumpen etorkizunerako giltzarri izango diren agintaldi erdiko hauteskundeetan
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Turista bat hil da eta beste bat zauritu da Nepalen, Everest mendian, bi helikopteroren arteko talkan
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Errusiaren eraso batek 29 hildako utzi ditu Ukrainako giza laguntzarako zentro batean
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Erresuma Batuak eta EBk akordio zirriborroa lortu dute elikagaien esportazioetan "brexit"-ak ekarritako burokrazia kentzeko
Gehiago ikusi