Debekuaren bukaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Saudi Arabiako emakumeek gidatu ahal izango dute

Giza eskubideen aldeko taldeek eta bertako aktibistek hainbat urtez eskatutako neurria 2018ko ekainean sartuko da indarrean.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Saudi Arabiako emakumeek gidatu ahal izango dute

Saudi Arabiako emakumeek gidabaimena lortu ahal izango dute, astearte honetan horretarako baimena eman baitu Salman erregeak.

Giza eskubideen aldeko taldeek eta bertako aktibistek hainbat urtez eskatutako neurria da; izan ere, emakumeei gidatzeko debekua ezartzen dion herri bakarra da Saudi Arabia. Neurria, berriz, ez da indarrean sartuko 2018ko ekainera arte, SPA albiste agentzia ofizialak ohar batean jakinarazi duenez.

Saudi Arabiak islamaren interpretazio hertsia egiten du, eta emakumea bereziki zigortzen du. Legearen arabera, emakumea gizonaren babesean dago, eta erabat estalita joan behar du. Gainera, arazo handiak dituzte bizitza publikoan parte hartzeko, indarrean dagoen kode morala dela eta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X