Sexu-erasoen salaketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

175 urterainoko kartzela zigorra, AEBko gimnasia taldeko mediku ohiari

Gutxienez 40 urtera eta gehienez 175 urtera zigortuko dute Larry Nassar, 1994 eta 2004 bitartean ehun gimnasta baino gehiagori sexu-abusuak egiteagatik.
Larry Nassar AEBko gimnasia taldeko mediku ohia epaiketan. Argazkia. EFE
Larry Nassar AEBko gimnasia taldeko mediku ohia epaiketan. Argazkia. EFE

Larry Nassar AEBko gimnasia taldeko mediku ohia izan zena gutxienez 40 urtera eta gehienez 175 urtera zigortu dute, 1994tik 2004ra bitartean ehun gimnasta baino gehiagori sexu-abusuak egiteagatik.

Epaiketak astebete iraun du. Epe horretan 160 neskato zein emakume inguruk eman dute beren testigantza epaitegian —tartean dira Olinpiar Jokoetan urrezko dominak irabazi zituztenak— eta sexu gehiegikeriak egitea leporatu diote.

"Ohore eta pribilegio bat da zu zigortzea, ez duzu inoiz kartzelatik ateratzea merezi", adierazi du Rosemarie Alquilina epaile federalak bere epaia iragartzerakoan. "Zure heriotza epaia sinatu berritu dut", gaineratu du modu figuratuan.

Nassarrek Michigan konderrian hamar sexu-eraso egin izana onartu du eta akordioa lortu du. Horrez gain, haur pornografiari lotutako materiala izateagatik 60 urteko zigorra betetzen ari da.

Epaia ezagutu aurretik, Nassarrek barkamena eskatu die biktima guztiei, eta hitzez ezin duela zenbat sentitzen duen azaldu gaineratu du.

Urtarrilaren 15ean, Simone Biles lau aldiz olinpiar txapelduna izandakoak aitortu zuen Larry Nassar Ameriketako Estatu Batuetako gimnasia taldeko mediku ohiak sexu-erasoak egin zizkiola.

Larry Nassarren kontrako epaia AEBko Gimnasia Federazioan ondorioak izaten ari da. Olinpiar Batzordeak dimititzeko eskatu die Federazioko zuzendari guztiei.

 

 

>

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Kimmel Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Jimmy Kimmel kaleratzea eskatu du, Etxe Zuriari buruz egindako parodiagatik

Ostegunean, Jimmy Kimmel Live programan, Kimmelek Etxe Zuriko korrespontsalen afaria animatzeko aukeratutako komediantea izan balitz esango lukeenaz parodia egin zuen. Parodiaren une batean, Kimmelek esan zuen: "Begira Melaniari, hain ederra. Trump anderea, alargundu zain dagoenaren distira duzu". Etxe Zuriko maizterrek gaitzetsi egin zituzten hitzak; Melaniak "gorroto eta indarkeriaren" erretorikatzat jo ditu. 

Sicialia ontzia Global Sumud Flotilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Siziliatik 50 ontzitik gora itsasoratuta, Gazara bidean da Global Sumud Flotillaren misiorik handiena

Global Sumud Flotillak orain arte koordinatutako itsas mobilizazio zibil handiena dago martxan, eta eurekin doaz Open Arms erreskate-ontzia eta Greenpeacen Arctic Sunrise ontzia ere. "Horiek gure ondoan egoteak misioaren gaitasun operatiboa indartzen du eta erakusten du Israelen legez kanpoko blokeoari aurre egiteko eta sarbide humanitario segurua bermatzeko ahaleginen inguruko adostasun globala gero eta handiagoa dela", azpimarratu du Global Sumud Flotillak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X