Siriari eraso egiten badiote AEBekin gerra arriskua dagoela ohartarazi du Errusiak
Washingtonek Siriaren aurkako erasoa egitea erabakitzen baldin badu, Errusiaren eta Ameriketako Estatu Batuen (AEB) arteko “gerra” bat izateko arriskua dagoela ohartarazi du gaur Vasili Nebenzia Errusiako enbaxadoreak NBEren aurrean.
“Ezin dugu aukerarik baztertu, zoritxarrez, Washingtonetik mezu oso gerrazaleak ateratzen ikusi ditugulako”, esan du Nebenziak kazetarien aurrean, Nazio Batuen egoitzan.
Errusiako diplomazialariaren hitzetan, “gerra arriskua saihestea da berehalako lehentasuna”. Horregatik, Siriaren aurka indarkeria ez erabiltzeko eskatu die Nebenziak AEBei eta bere aliatuei.
Errusiaren eta AEBen arteko gerra bat posible ote den galdetu diote kazetariek enbaxadoreari. Aukera hori ezin daitekeela baztertu azpimarratu du Nebenziak; izan ere, Errusiako soldaduak Sirian daude.
“Beraiek badakite han gaudela. Bide egokietatik elkarrizketa izatea gustatuko litzaidake, edozein gertakari arriskutsu saihesteko”, erantsi du.
“Egoera oso arriskutsua da eta oso argi utzi dugu”, esan du, NBEko Segurtasun Kontseiluak ateak itxita egin duen bilera amaitu ondoren.
Estatubatuarren eraso baten mehatxu soila Nazio Batuen Gutuneko “urraketa argi” bat dela defendatu du gaur Nebenziak.
“Atzera bueltarik ez dagoen puntu batera ez heltzea espero dugu; AEBek eta bere aliatuek Estatu burujabe baten kontra erasoa egiteko asmoa baztertzeko itxaropena dugu”, nabarmendu du Errusiako enbaxadoreak.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpen mehatxu berrien ostean, Iranek negoziazioak eten dituela AEBrekin iragarri du, baina Qatarrek dio aurrera jarraitzen dutela
JD Vance AEBko presidenteordea ari da bilera hauetan AEB ordezkatzen eta Trumpek ezer esan aurretik, elkarrizketetan "aurrerapauso handiak" eman dituztela adierazi du.
Iranek Libanon "arazoak" sortzen baditu, AEBk erasoei berrekingo diela ohartarazi du Trumpek
Irango Gobernuaren ordezkaritza bat eta AEBkoaren bat Suitzako bainuetxe batean elkartu dira, Teherango programa nuklearrari eta joan den astean adostutako bakerako memorandumari buruz hitz egiteko.
AEBren eta Iranen arteko bake-negoziazioak abian dira, Libanon, Ormuzko itsasartean eta garapen nuklearrean arreta jarrita
Negoziazioak ostiralean hastea espero zen, baina Iranek bertan behera utzi zituen egun horretan, Israelek Libanoko hegoaldean egindako erasoen ondorioz. Teheranek behin-behineko akordioa osorik betetzeko eskatu du, gerrari amaiera emateko.
Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragarri dezake bihar
Maiatzeko udal hauteskundeetan laboristek nabarmen egin zuten behera, eskuin muturraren mesedetan. Lehen ministroak bere gain hartu zuen porrot horren erantzukizuna, eta bere irudia kolokan dago ordutik.
Inoizko hauteskunde polarizatuenen bigarren itzulia Kolonbian
Hauteskunde aurreko aurreikuspenen arabera, Abelardo de la Espriella ultraeskuindarrak botoen % 50 inguru lor ditzake eta Ivan Cepeda ofizialistak, berriz, botoen % 44. Ikusteko dago iragarpenek asmatzen duten ala ez.
Iranek Ormuzko itsasartea itxi du, eta Trumpek ziurtatu du ez dutela bidesaririk ezarriko
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko ituna urratzea egotzi dio AEBri, baita Israelek Libanoko hegoaldean behin eta berriz su-etena urratu izanaren erantzukizuna ere. Abbas Araghtxi Irango Atzerri Gaietarako ministroa Suitzara joan da gaur, AEBri bake memoranduma bete dezala eskatzeko.
Israelek eta Hezbollah miliziak su-etena adostu dute, Israelgo hainbat hedabideren arabera
Hala ere, oraingoz, egoerak ez du baretzeko itxurarik Libanon. Azken orduotan, gutxienez 18 pertsona hil eta 30 baino gehiago zauritu ditu Israelgo Armadak Libano hegoaldean egindako bonbardaketen ondorioz.
Frantziako justiziak Achraf Hakimi futbolaria epaituko du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Paris Saint-Germain taldeko jokalaria Marokoko selekzioarekin Munduko Kopan parte hartzen ari den bitartean, Versallesko Apelazio Auzitegiko instrukzio salak atzera bota du horren defentsak aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri beharko du 2023an emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
AEBk eta Iranek bertan behera utzi dituzte Suitzan itunaren inguruan egin behar zituzten elkarrizketak
Burgenstockeko bilera bertan behera utzi dute JD Vance ez delako bertara joan eta ez zegoelako argi Irango Gobernuaren ordezkaritza bertan izango zen, baina Washingtonek negoziazio teknikoetan aurrera egiteko asmoari eutsi dio.
Andy Burnham alkate laboristak eserleku bat lortu du, eta Starmerri aurre egin ahal izango dio
Makerfieldeko hauteskundeetan lortutako garaipenak Alderdi Laboristaren buruzagitza eskuratu eta Erresuma Batuko Gobernua gidatzeko bere asmoa indartu du.