Ekialde Hurbila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek 2.500 etxebizitza gehiago egin nahi ditu Zisjordanian

Palestinar lurretako asentamenduak Zisjordanian dira israeldarren eta palestinarren arteko bake prozesua berrabiatzeko gatazkarik polemikoena; 2014tik ez baita aurrerapausorik eman bake prozesuan.
Israelgo Polizia Qusbah hirian, Zisjordanian. EFE.
Israelgo Polizia Qusbah hirian, Zisjordanian. EFE.

Israelgo Gobernuak Zisjordanian, palestinar lurretako asentamenduetan, 2.500 etxebizitza gehiago eraikitzeko baimena emango du datorren astean, Avigdor Lieberman Israelgo Defentsa ministroak ostegun honetan jakitera eman duenez.

Palestinar lurretako asentamenduak Zisjordanian dira israeldarren eta palestinarren arteko bake prozesua berrabiatzeko gatazkarik polemikoena; 2014tik ez baita aurrerapausorik eman bake prozesuan.

"Judea eta Samaria osoan eraikitzeko asmoa dugu; iparretik hegora eta komunitate handi zein txikietan", esan du Liebermanek.

Palestinarrek ez diote, oraingoz, Israelgo Defentsa ministroaren iragarpenari erantzun, baina asentamenduok, nolabait, palestinarren etorkizuneko Estatua ezartzea saihesten dute lurrak kentzen dizkietelako. Izan ere, 500.000 israeldar eta 2,6 milioi palestinar bizi dira Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen.

Zisjordania, Ekialdeko Jerusalem eta Gazako Zerrenda Palestinako Estatuaren lurrak izan beharko liratekeela uste dute palestinarrek. 1967ren osteko gudan Israelek hartutako lurretako asentamenduak legez kontrakoak direla uste dute herri gehienek.

Israelek, berriz, asentamenduok legez kontrakoak direnik ukatzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Energia nuklearra, berriztagarriak… Europa norabide bila ari da, energia-mendekotasunari aurre egiteko

Energia-mendekotasuna da Europar Batasunak aurrean duen erronka nagusietako bat. Kontsumitzen duen energiaren % 57 kanpotik dator, eta % 43 baino ez da Europan ekoizten. Frantzian, energia nuklearraren auzia eztabaida handia sortzen ari da, eta iritzi kontrajarriak eragin ditu. EITB ekoitzitako "Europa norabide bila" erreportaje-sortak aztertu duen gaietako bat da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X