Europar Batasunak eta AEBk merkataritza gerra amaitzeko akordioa egin dute
Europar Batasunak eta Ameriketako Estatu Batuek merkataritza gerrari amaiera emateko eta aro berri bat hasteko akordioa egin dute.
Ez zen horrelakorik espero, baina hala iragarri dute Donald Trump AEBko presidenteak eta Jean-Claude Juncker Europar Batzordeko presidenteak Etxe Zurian egin duten agerraldi bateratuan. Bi ordu eta erdiz egon dira bilduta bi agintariak.
"Gaurkoa egun handia da", azpimarratu du Trumpek. "Etxe Zurira akordioa lortzeko asmoz etorri naiz, eta lortu dugu", adierazi du Junckerrek.
Adierazpen bateratu horretan, merkataritza aro berri bati ekingo diotela iragarri dute Bruselak eta Washingtonek.
Itunak lau konpromiso biltzen ditu eta horiek lantzen dituzten bitartean muga-zerga gehiagorik ez jartzeko eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoak berriro aztertzeko konpromisoa hartu dute bi aldeek.
Lau konpromiso
Akordioaren lehendabiziko puntuaren arabera, ibilgailuen kasuan izan ezik, gainerako produktu industrialetan muga-zergarik ez izatea da helburua.
Halaber, zerbitzuetan eta beste hainbat produktutan (kimikoak, farmazeutikoak eta medikuntzakoak) mugak murrizteko konpromisoa hartu dute. Ildo horretan, Europar Batasuna berehala hasiko da AEBko soja erosten, Trumpek esan duenez.
Bigarren puntuan, energia kontuetan elkarlanean aritzea adostu dute. Brusela prest agertu da AEBko gas natural likidoa inportatzeko, adibidez.
Hirugarrenik, merkataritza harremanak errazteko oinarriak finkatzeko lan egingo dute, oztopo burokratikoak eta gastuak murriztuta.
Amaitzeko, Europar Batasuna eta AEB elkarlanean arituko dira bere enpresak mundu osoan "jarduera komertzial desleialetatik" babesteko.
Albiste gehiago mundua
Askatasunaren Ontzidia berriro Gaza bidean da, 58.000 hildakoen doluan
'Handala' ontzia Siziliatik abiatu da laguntza sinbolikoarekin. Bien bitartean, Israelen azken bonbardaketek beste 37 hildako utzi dituzte.
Trumpek % 30eko muga-zergak iragarri ditu Europar Batasunarentzat, abuztuaren 1etik aurrera
AEBko presidenteak gutun bat argitaratu du bere sare sozialean, eta esan du atzera egingo duela "Europar Batasunak edo EBko enpresek Estatu Batuetan produktuak fabrikatzea erabakitzen badute". Von der Layen prest agertu da negoziatzen jarraitzeko.
Ipar Irlandako Kneecap taldeko raperoek Kobetamendiko musikazaleen arreta bereganatu dute
Belfasteko taldea Bilbao BBK Live jaialdiko karteleko izen handietako bat izan da. Irlandera erabiltzeaz gain, arazorik gabe hitz egiten dute politikaz eta gizarte arazoez, eta agertokiaren gainean jaia pizten iaioak dira.
PKK gerrilla kurduak Irak iparraldean hasi du bere desarmea
Ekitaldian, gerrillako 15 gizon eta 15 emakume izan dira, Bese Hozat PKK-ko buruzagi gorenetako bat tartean. Gerrillako kideek metalezko ontzi handi batean erre dituzte euren armak.
PKK gerrilla kurduak armagabetzea hasi du Irakeko iparraldean
Maiatzean iragarri zuen armak alde batera uzteko borondatea, Abdullah Ocalan buruzagi espetxeratuak, gutun baten bidez, 1984an hasitako borroka armatua amaitzeko eskatu ostean.
Su-etena egun gutxitan lortzea espero du Netanyahuk
“Bahitu guztiak atera nahi” dituela esan du Israelgo lehen ministroak. Sarraskia "bihar amaitu liteke, gaur Hamasek armak uzten baditu”, gaineratu du.
Zelenskik bere aliatuen 10.000 milioi baino gehiago lortu ditu "gatazka amaitu ondoren Ukraina berreraikitzeko"
Ukraina Berreraikitzeko IV. Biltzarrak ia 5.000 parte-hartzaile bildu ditu Erroman. Errusiak "zinikotzat eta gezurtitzat" jo ditu bildutako estatuak eta erakundeak.
Brasilen eta AEBren arteko krisi diplomatikoa areagotu egin da, Trumpek % 50eko muga-zergak ezarriko dituela iragarri berritan
Jair Bolsonaro Brasilgo estatuburu ohi eta presidente estatubatuarraren kontra Gorte Gorenean egingo duten epaiketa da azken gatazka honen abiapuntua. 2022ko hauteskundeak galdu ostean, Lula da Silvaren aurkako estatu-kolpe saiakera egitea leporatuta epaituko dute.
Hamas hamar gatibu askatzeko prest agertu da, eta Israelgo Armada Gazatik ateratzea eskatu du berriro
Palestinako erresistentziak "orain arteko funtsezko gaietan negoziazioen zailtasuna" azpimarratu du, "Israelen irmokeria dela eta".
Marseillako aireportua itxi eta hiriaren iparraldea eta hainbat herri konfinatu dituzte, suaren ondorioz
Haize zakarrak, 30 gradutik gorako tenperaturek eta landarediaren lehortasunak, joan den asteko bero-bolada areagotuta, asko zailtzen ari da suhiltzaileen lana.