Ezkerra nagusitu da Suedian, baina eskuin muturrak izango du giltza
Gobernuko bloke ezkertiarra izan da nagusi igandean Suedian egin dituzten hauteskunde orokorretan, % 40,6ko babesarekin, eskuin-zentroko Aliantzaren aurretik (% 40,1), botoen % 84 zenbatuta. Hala ere, Suediako Demokratak eskuin-muturrekoak (% 17,7) izango du Gobernua osatzeko giltza.
Suediako telebista publikoak emandako datuak baieztatuko balira, Stefan Löfven lehen ministroaren Alderdi Sozialdemokrata izango litzateke irabazlea botoen % 28,2 eskuratuta, eta atzetik geratuko lirateke Alderdi Moderatua (% 19,6) eta Suediako Demokratak eskuin-muturrekoak (% 17,7). Laugarren geratuko litzateke Alderdi Zentrista (% 8,6), Ezkerraren (% 8), Alderdi Kristau-demokrataren (% 6,4), Alderdi Popular Liberalaren (% 5,5) eta Berdeen (% 4,4) aurretik.
Emaitzak baieztatuz gero, honela geldituko litzateke Parlamentua: 100 diputatu sozialdemokrata (aurreko legegintzaldian baino 13 gutxiago), 70 moderatu (14 gutxiago), eskuin-muturreko 63 (14 gehiago), 31 zentrista (9 gehiago), Ezkerra alderdiko 28 (7 gehiago), 22 kristau-demokrata (6 gehiago), 19 liberal (kopuru bera) eta 16 ekologista (9 gutxiago). 349 ordezkari daude Suediako Parlamentuan; beraz, 175 diputaturen babesa behar da gehiengoa lortzeko.
Suediako Demokratak eskuin-muturrekoak alderdi nagusien artean kokatu nahi du, segurtasunaren defentsaren aldeko eta migratzaile eta errefuxiatuen kontrako mezuarekin. Aurreko hauteskundeetako emaitzak hobetu ditu, baina inkestek aurreikusten ziotenetatik eta buruzagiek espero zuten % 20ko langa horretatik urrun geratu da. Dena den, Gobernua osatzeko negoziazioetan paper garrantzitsua izatea espero du Jimmie Akesson buruzagiak. Are gehiago, eskuin-muturrekoen edo sozialdemokraten artean aukeratzeko eskatu dio Ulf Kristersson eskuin-zentroko Aliantzako buruari.
Kristerssonek, bere aldetik, dimisioa emateko eskatu dio lehen ministroari. "Aliantzak ez du Suediako Demokratekin gobernatuko, ezta gobernu osaketari buruz eztabaidatuko ere", gaineratu du.
Stefan Löfven Suediako lehen ministro eta Alderdi Sozialdemokrataren buruak lanean jarraituko duela azpimarratu du, Kristerssoni erantzunez.
Migratzaileen auzia egon da hauteskunde kanpainaren erdigunean. 2015ean, 163.000 pertsonak eskatu zuten asiloa Suedian. Ondorioz, proportzioan asilo-eskatzaile gehien hartu zituen Europako herrialdea izan zen, 10 milioi biztanle baititu.
Zure interesekoa izan daiteke
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aqsako meskitara Urte Berri Juduaren ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen 'statu quo' -aren arabera (Israelek Jerusalemgo ekialdea okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Zentro-ezkerreko oposizioaren edo egungo eskuineko gobernuaren artean erabakiko dute gaur Suediarrek
Zentro-ezkerrekoak faborito dira inkestetan, alde txikiarekin. Azkenean, eskuinak irabaziko balu, ultraeskuina sar daiteke gobernuan.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.