Bill Cosby aktoreari 10 urte arteko espetxe-zigorra ezarri diote sexu-abusuengatik
Norristowneko (Pennsylvania, AEB) epaitegiak Bill Cosby komikoari hiru eta hamar urte arteko espetxe-zigorra ezarri dio sexu-abusu delituengatik.
Sententzia irakurtzeko bigarren egunean, hamar urte arteko kartzela-zigorra ezarri dio epaileak aktoreari. Zigortua “sexu harrapari bortitza” dela azaldu du magistratuak epaian.
Epaimahai batek komikoa errudun jo zuen apirilean, baimenik gabe, konorterik gabe eta estupefazienteak eman ondoren koitoa gauzatzea egotzita.
“Sexu harrapari bortitza” bezala deskribatzeak Cosby erasotzaileen zerrendan sartzea ekarriko du. Erregistroa ikastetxeetara bidaliko dute. Gainera, aktoreak terapia saioak jasoko ditu bere bizitza osoan zehar.
Andrea Constand kanadarrari 2004an egindako sexu-erasoa epaitu dute. Komikoak Cheltenhamgo (Pennsylvania) luxuzko etxera gonbidatu zuen, artistak pilula batzuk eman zizkion, eta zorabiaturik zegoela eraso egin zion.
Hiru hamarkadako zigorra jasotzeko aukera zegoen, baina fiskalak berak bost eta hamar urte arteko espetxealdia eskatu zuen.
1960tik 2000ra bitartean 60 emakume baino gehiagok Bill Cosby salatu dute sexu-abusuengatik, baina auziek ez zuten aurrera egin preskribatu zirelako. Constanden alegazioak bakarrik heldu dira epaiketara.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek apirilaren 6ra arte luzatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko ultimatuma
AEBk Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aztertzen ari da, Teheranen gaineko presioari eusten dion bitartean eta arazoak luze joko duela ikusita.
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.
Iranek ez du onartu AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esana dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu egin behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.