Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Subiranotasun energetikoa beharrezkoa da

Berehala egin behar da trantsizio energetikoa, berehala erabili behar dira energia berriztagarriak eta ez soilik klima aldaketari aurre egiteko; subiranotasun energetikoa lortzeko baita.

Eredu energetikoari buruz hausnarketa egitera eraman behar gaitu Saudi Arabian gertatzen ari denak. Berehala egin behar da trantsizio energetikoa, berehala erabili behar  dira energia berriztagarriak eta ez soilik klima aldaketari aurre egiteko; subiranotasun energetikoa lortzeko baita. Europarrok ez dugu ez petroliorik ez gasik, eta ezin dugu  gobernu immoralen herrialdeetatik iristen denaren mende egon.

Munduko petrolio eta gas gehiena monarkia feudaletan, gobernu diktatorialetan edo demokrazia eskasak dituzten herrialdeetan ekoizten da. Dirutza ematen diegu petrolioaren eta gasaren truke, hala ere, ezer gutxi egiten dute herritarren bizi maila hobetzeko. Ustelkerian, armen erosketan edo muturreko talde erlijiosoak finantzatzen  xahutzen dute dirua.

Guzti honek zalantzak eragin dizkigu, besteak beste, Khashoggi kazetariaren hilketa basatia ezagutu ondoren: Saudi Arabia zigortu ala berogailua piztu. Subiranotasun energetikoa lortzen dugun egunean bukatuko da eztabaida, eta, bide batez, arindu egingo dugu aldaketa klimatikoaren arazoa.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X