Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bolsonaro, Trump tropikala

Bolsonaroren garaipenak ziurgabetasuna ekarri du Brasilera: beltzek, homosexualek, Amazoniako indigenek, emakumeek...badute arrazoirik kezkatuta egoteko.

Heldu da Trumpismoa Hegoaldeko herrialdeetara. Uste zen,  garapen bidean izan eta gizarte ezberdintasun handiak dituzten herrialdeek ezkerreko politikak eginez lortu behar zutela konponbidea, baina brasildar gehienek ultraeskuinaren aldeko hautua egin dute. Horregatik aukeratu dute Trump tropikal bat. Uste zen, diktadura militarrak jasan dituzten herrialdeak, horien artean Brasil, txertatuta zeudela, baina ez, ez da horrela.

Garai batean militarra izan zen Bolsonarok, ahal balu, diktatuta jarriko luke indarrean. Bere etorrerak ziurgabetasun handia sortu du Latinoamerikan, baita haratago ere. Txinatarrak ere kezkatuta daude. "Jaungoikoa eta Brasil" da Bolsonaroren leloa, eta adierazi du, berrikusi egin nahi duela Txinarekin duen merkataritza hitzarmena; haren  ustez, txinatarrak jaten ari dira Brasil.

Baina, batez ere, barruan daukate ziurgabetasuna. Beltzek, homosexualek, Amazoniako indigenek, euren eskubideak defendatu nahi dituzte emakumeek, kolektibo horiek guztiek badute arrazoirik kezkatuta egoteko. Hala eta guztiz ere, brasildarren botoa eman diote. Beraiek jakingo dute, baina gauzak gaizki irteten badira, ez dezatela gero negarrik egin.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X