ANALISIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Brasilek oso eskuinera egin du bira

Jair Bolsonarok bihar hartuko du Brasilgo presidente kargua, akziozko pelikulen gisako segurtasun neurri zorrotzak direla tartean.

Militarrek hartuko dute Brasilia hiriburua, eta Bolsonarok balen aurkako barneko txalekoa eramango du, kargu-hartze ekitaldian. Bolsonarok atentatu bat jasan zuen irailean, hauteskunde kanpaina betean. Sastada bat eman zioten, eta oraindik osatzen ari da.

Urrian hauteskundeak nabarmen irabazita iritsiko da agintera presidente berria, botoen % 55a lortu baitzuen. Bere ideologia eta programa eskuin muturrekoak dira, argi eta garbi, politikan, gizartean zein ekonomian.

Trump da bere idoloa, eta Israel, Italia eta Hungariako gobernuen jarraitzailea dela aitortu du. Hain zuzen, orain dela pare bat egun, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin elkartu zen, eta hari berretsi zion, Brasilgo enbaxada Tel Avivetik Jerusalemera lekualdatuko duela, Trumpen urratsei jarraituz.

Amerika osoak Brasili begiratzen dio adi. Orain dela hilabete, Mexikok, Lopez Obradorren eskutik, ezkerrera egin ondoren, orain Brasilek eskuinera egingo du bira. Oso eskuinera.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X