Herbehereak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Terrorismoaren tesiak indarra hartu du Utrechten, arrazoi pertsonalena baztertuta

Herbehereetako Fiskaltzaren esanetan, ez dirudi Utrechteko tiroketaren susmagarri nagusiaren eta biktimen artean harremanik zegoenik.
Utrechteko tiroketaren ustezko egilea
Utrechteko tiroketaren ustezko egilea. Argazkia: EFE

Utrechteko tiroketarekin lotura dutelakoan atzo atxilotutako hiru lagunak galdekatzen ari da gaur Herbehereetako Polizia. Atxilotuen artean dago Utrechteko tranbia geltokian izandako tiroketaren ustezko egilea, Gokmen Tanis jatorri turkiarreko 37 urteko gizona.

Tiroketaren susmagarri nagusia atzo atxilotu zuten, haren anaia nagusia atxilotu eta gutxira. Hirugarren pertsona bat ere atzeman zuten, baina ez dute haren nortasunari buruzko xehetasunik eman.

Polizia iturrien esanetan, Gökmen Tanisek aurrekariak ditu "delitu arruntengatik" eta duela bi aste justiziaren aurrean deklaratu behar izan zuen hiru auzirengatik: kalean bizikletak lapurtzeagatik, bizikleta denda batean lapurreta egiteagatik eta emakume bat bortxatu eta tratu txarrak emategatik. Azken delitu horregatik sei astez atxilotuta egon zen.

Herbehereetako Poliziak susmagarri nagusiaren lagunak eta ezagunak galdekatu ditu eta, horien arabera, egonkortasun gutxiko gizona da, "arazo psikologikoak" dituena. Gaineratu dutenez, duela bi urte banandu ostean, "oso erlijioso eta praktikante" izan zen eta "bizar luzea" utzi zuen garaiak izan zituen eta, gerora, aldatu eta alkohola edaten igarotzen zuen denbora.

Anaiari dagokionez, mugimendu salafistarekin harremana duela azpimarratu dute. Herbehereetako Zerbitzu Sekretuen arabera, talde jihadista batekin Txetxenian borroka egin zuen duela urte batzuk eta demokratak eta ateoak "madarikatu" gisa izendatzen dituen testuak partekatu izan ditu sare sozialetan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X