Iran
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rohanik beharrezkotzat jo du AEBk Iranen aurkako zigorrak kentzea, egoera alda dadin

"Washingtonek dauka bi herrialdeen arteko harremanean garapen positiboa lortzeko giltza", esan du Irango presidenteak. AEBk, baina, akordio nuklearra hautsi zuen 2018an.
Hasan Rohani, Irango presidentea
Hasan Rohani, Irango presidentea. EFEren artxiboko irudia

Hasan Rohani Irango presidenteak ziurtatu du beharrezkoa dela AEBk Iranen aurkako zigorrak bertan behera uztea, egoera aldatzeko eta "garapen positiboa" lortzeko.

"Gure asmoa ez da norbaitekin argazki bat egitea soilik", adierazi du Rohanik, G7aren goi-bileran, Donald Trumpekin egingo omen duen ustezko bilera bati buruzko zurrumurruak zabaldu ostean.

Telebista bidez emandako hitzaldian, Rohanik azpimarratu du Washingtonek daukala bi herrialdeen arteko harremanean garapen positiboa lortzeko giltza. AEBk, baina, akordio nuklearra hautsi zuen 2018an, eta zigor berriak ezarri zituen orduan.

"Guk jarrera aldatzeko, indarkeria ekonomikoa erabili zutenek damua erakutsi beharko dute lehenik", nabarmendu du.

Horregatik, Washingtoni eskatu dio orain arteko "bide desegokia" uzteko, eta Irango sistema islamiarra eta herrialde horrek nazio gisa dituen eskubideak aitortzeko.

Gainera, Rohanik berretsi du Iranek ez duela bonba atomikorik nahi: "Gure doktrina militarra arma konbentzionaletan oinarritzen da", zehaztu du.

Trumpek, bestalde, astelehenean iragarri zuen Rohanirekin biltzeko prest dagoela, "egoera behar bezalakoa baldin bada". Halaber, errepikatu zuen 2015ean arma nuklearrekin lotuta Iranekin sinatutako akordioa "barregarria" izan zela.

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X