Nick Reiner atxilotu dute, Rob Reiner zinemagilearen eta Michele Singerren semea, gurasoen heriotzarekin lotura duelakoan
Senar-emazteak hilda agertu ziren igande honetan Brentwoodeko bien egoitzan, Los Angelesen, Estatu Batuetan.
Rob Reiner eta Michele Singer Los Angeleseko (AEB) bien etxean hil zituzten, atzo, igandea. Hilketa bikoitzaren susmagarri nagusia Nick da, senar-emazteen hiru seme-alabetako bat, eta, People aldizkariaren arabera, polizia-agintariek atxilotu egin dute.
Los Angeleseko Sheriffaren Departamentuko erregistroen arabera, Nick Reiner, 32 urtekoa, zaintzapean jarri zuten eta atxilotuta dago, 4 milioi dolarreko fidantzapean.
AEBko argitalpenak aurretik jakinarazi zuen Nick Los Angeleseko Polizia Departamentuko Lapurreta eta Hilketa Dibisioan galdekatzen ari zirela gurasoak hilda agertu ondoren, eta Rob Reiner eta Michele Singeren gorpuak alaba Romyk aurkitu zituela.
Bikoteak 1989tik zeraman ezkonduta. Elkarrekin hiru seme-alaba izan zituzten, tartean, Nick. Nerabezarotik ditu adikzioak, eta horren aurkako borrokari buruz argi eta garbi hitz egin izan du inoiz.
Zure interesekoa izan daiteke
Zibererasoa egin diete Belgika eta Suediako dozenaka supermerkatutako hozte-sistemei
Trumpek Kongresuaren kontrola izango du jokoan agintaldi erdiko hauteskundeetan
Bi petrolio ontzi gehiagok egin dute itsas minekin talka Ormuzen, Iranen arabera
Iliana Yotova hautagai errusiazaleak irabazi ditu Bulgariako presidentetzarako hauteskundeak
Hegazkin pribatu bat Palm Beacheko etxe-gune batean erori den unea
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte