Europaren zalantzak Iranekiko
Estatu Batuak, Txina, Errusia, Frantzia, Erresuma Batua, eta Alemaniarekin sinatutako bake akordio atomikoa bertan behera utziko duela iragarri du Teheranek. Europa akordio hura salbatzen saiatzen ari da, Trumpen haserrea pizteko arriskua egon arren.
Irango programa nuklearra mugatzeko akordioa arrakasta handia izan zen Europako diplomaziarentzat. Qasem Soleimani jeneralaren hilketaren ondoren, ordea, porrot bidean dagoela dirudi. Javad Zarif Iraneko atzerri ministroak iragarri duenez, "Iranek programa nuklearrarekin inongo mugarrik gabe jarraituko du". Horrela, epe laburrean, aberastutako nahiko uranio sortuko du arma nuklearrak ekoizteko.
Baina Zarifek atea zabalik utzi du eta atzera egin dezakeela esan du, beti ere, sinatzaile guztiek berriz akordioa errespetatuko badute. Beste hitzetan: Estatu Batuek zigorrak alde batera uzten badituzte. Vienako Nazioarteko Energia Atomikorako Agentziarekin lanean jarraitzeko prest azaldu da Zarif. Adostasunaren aldeko jarrera horrek deigarria eta kontrajarria dirudi mendekuaren aldeko aldarrikapenekin.
Ahalegin neurtua ere izan daiteke, Europa eta Estatu Batuen arteko desadostasunetan sakontzeko ahaleginean. Horregatik, Iranek ez duela mendeku deigarririk egingo eta ez duela uranioa masiboki aberastuko espero da.
Europak hitzarmen nuklearra babestu nahi du
"Iranek programa nuklearrarekin jarraitzen badu, Europak zigorrak jarriko dizkio" esan du Heiko Maas Alemaniako atzerri ministroak. Ostera, akordioa errespetatuz gero, Europarenganako presioa areagotuko da, AEBrengantik urrun dadin.
Igandean Trumpek Iraneko zentro kulturalak bonbardatzearekin mehatxu egiten zuen bitartean, Josep Borrell Europako Atzerri Politikarako ordezkariak Zarif Irango ministroari Bruselara joateko gonbita luzatu zion. Borrell Soleimaniren hilketarekin kezkatutako agertu da, eta Amerikako Estatu Batuak kritikatu du.
Orain, Frantzia, Alemania eta Erresuma Batuko Atzerri ministroak Iranekiko jarrera bateratua adosten ari dira. Hirurek nahi dute hitzarmen nuklearrari eustea. Europak orain emango dituen urratsak Energia Atomikorako Agentziako Begiraleen azterketek baldintzatuta egongo da. Une honetan kontrol zehatzak egiten ari dira Irango instalazio nuklearretan. Azterketa horiek Iranek akordioa errespetatzen duela erakusten badute, Europak ezingo dio Irani zigorrik jarri, eta AEBrekin aurrez aurre izango da. Alemaniak dagoeneko ez du isildu, Soleimaniren hilketa legez kanpokoa izan dela. Boris Johnson lehen ministro britainiarra ere Iraneko zentro kulturalak bonbardatzearen aurka azaldu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Europa itolarrian, beroaren ondorioz
Kontinenteak egunak daramatza ezohiko tenperatura altuak jasaten. Beroari bereziki aurre egiteko egokituta ez dauden herrialdeak dira gehienak eta herritarrak ahal duten moduan ari dira egun hauek igarotzen. Okerrena, gainera, etortzeko dago herrialde horietan.
Brexitak irabazi eta 10 urtera, "rejoin": dimisioak, ekonomia ahula eta independentismoaren gorakada Erresuma Batuan
Hamarkada bat pasa da Erresuma Batua EBtik atera zenetik, eta tarte horretan Keir Starmer dimisioa emango duen seigarren lehen ministroa da; ekonomiak ez du suspertzea lortu, eta independentismoak indarra hartu du Eskozian, Galesen eta Ipar Irlandan.
Hurrengo bi hilabeetan Irango petrolioa saltzeko baimena eman du AEBk, negoziazioak ondo doazelako
Pakistanek eta Qatarrek, Burgenstocken (Suitza) egiten ari diren negoziazioetako bitartekariek, adierazi dutenez, lehenengo saioa "giro positiboan egin da" eta "aurrerapauso pozgarriak" izan dira.
Zergatik eman du dimisioa Keir Starmerrek? Hauek dira kolokan utzi zuten polemikak
Agintariaren dimisioaren ondorioz, Erresuma Batuak zazpigarren lehen ministroa izango du hamar urtean.
Keir Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragarri du
Ordezkoa bilatzeko prozesua uztailaren 9an hasiko da, eta egun horretatik aurrera hautagaitzak aurkeztu ahal izango dira alderdia zuzentzeko eta lehen ministro kargua lortzeko. Starmerrek adierazi du bere asmoa trantsizio ordenatu bat erraztea dela, eta erreleboa modu egonkorrean gertatzea.
Abelardo de la Espriella ultraeskuindarrak irabazi ditu Kolonbiako hauteskundeak, %1eko aldearekin
Hautagai ultraeskuindarrak 250.000 boto atera dizkio Ivan Cepeda ezkertiarrari bigarren itzuliko aurre-zenbaketan, eta oposizioak 33.000 mahai inpugnatu dituela iragarri du. Gustavo Petro presidenteak adierazi du oraindik ezin duela presidente berria izendatu.
Trumpen mehatxu berrien ostean, Iranek iragarri du eten egin dituela AEBrekiko negoziazioak, baina Qatarrek dio aurrera jarraitzen dutela
JD Vance AEBko presidenteordea ari da bilera horietan AEB ordezkatzen eta Trumpek ezer esan aurretik, elkarrizketetan "aurrerapauso handiak" eman dituztela adierazi du.
Iranek Libanon "arazoak" sortzen baditu, AEBk erasoei berrekingo diela ohartarazi du Trumpek
Irango Gobernuaren ordezkaritza bat eta AEBkoaren bat Suitzako bainuetxe batean elkartu dira, Teherango programa nuklearrari eta joan den astean adostutako bakerako memorandumari buruz hitz egiteko.
AEBren eta Iranen arteko bake-negoziazioak abian dira, Libanon, Ormuzko itsasartean eta garapen nuklearrean arreta jarrita
Negoziazioak ostiralean hastea espero zen, baina Iranek bertan behera utzi zituen egun horretan, Israelek Libanoko hegoaldean egindako erasoen ondorioz. Teheranek behin-behineko akordioa osorik betetzeko eskatu du, gerrari amaiera emateko.
Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragar lezake astelehen honetan
Maiatzeko udal hauteskundeetan laboristek nabarmen egin zuten behera, eskuin muturraren mesedetan. Lehen ministroak bere gain hartu zuen porrot horren erantzukizuna, eta bere irudia kolokan dago ordutik.