AEB-IRAN GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oraingoz gerraren aukera baztertuta, AEBk zigor gehiago ezarriko dizkio Irani

Donald Trumpek esan du Iranek jarrera aldatu bitartean egongo direla indarrean zigor berriak. Halaber, Iranekin 2015ean egindako itun nuklearra hausteko eta akordio berria negoziatzeko eskatu du.
18:00 - 20:00
Trumpek isun zorrotzak iragarri ditu Iranentzat

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak iragarri du Iranen aurkako zigor gogorragoak ezarriko dituztela, herrialde horrek Irakeko base militar estatubatuarren egindako erasoa dela eta.

"Aukerak aztertzen ditugun bitartean, Ameriketako Estatu Batuek zigor gehiago ezarriko diote Irango erregimenari. Zigor horiek Iranek jarrera aldatu artean egongo dira indarrean", ohartarazi du presidente estatubatuarrak.

AEBko Armadaren buruzagiak ondoan zituela, Trumpek agerraldia egin du Etxe Zurian, Iranek Irakeko base militar estatubatuarren aurka bart egindako eraso militarraren harira.

Joan den astean Estatu Batuek Qasem Soleimani jenerala hil zuten Bagdadeko aireportutik hurbil eta Teheranek erantzun militarra eman dio erasoari.

Misilak jaurti arren, Iran tropak erretiratzen ari dela ematen duela eta hori "alde guztientzat eta munduarentzat oso berri ona" dela adierazi du Trumpek.

Horrez gain, Erresuma Batua, Frantzia, Errusia eta Txinari zuzendu zaie, Iranekin 2015ean egindako akordio nuklearra hausteko eta itun berri bat negoziatzeko eskatuz. Halaber, Ekialde Hurbilean gehiago inplikatzeko galdegin dio NATOri.

Azkenik, adiskidetzerako mezua igorri du: "Estatuak Batuak prest daude bakea bilatzen dutenekin bakea egiteko".

Bestalde, Irango Gobernuak esan du Soleimaniren hilketagatik erantzukizunak argitzea nahi duela eta bart egindako erasoa mendekuaren hasiera baino ez dela ohartarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X