Alemania
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 11 pertsona hil dira Alemanian, Hanau hirian izandako bi tiroketatan

Halaber, bost pertsona larri zauritu dira. Tiroketen ustezko egilea hilda aurkitu dute, bere etxean, beste gorpu bat ondoan zuela.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Gutxienez hamaika hildako, Alemaniako Hanau hirian izandako tiroketetan

Gutxienez 11 pertsona hil eta beste bost larri zauritu dira Alemania mendebaldeko Hanau hirian, Frankfurtetik gertu, bart izandako bi tiroketatan, Poliziak baieztatu duenez.

Tiroketen ustezko egilea hilda aurkitu dute, bere etxean, haren ama izan zitekeen beste gorpu bat ondoan zuela.

Peter Beuthek, Hesse estatuko barne ministroak, baieztatu duenez, Hanauko tiroketak atzealde xenofobo bat izan zitekeela adierazi dute agintariak. Alemaniako fiskaltza federalak bere gain hartu du ikerketa, eta krimenaren atzean ere motibazio terrorista bat egon daitekeela azpimarratu du.

Poliziaren arabera, ustezko hiltzaileak grabatutako bideo batean, "estatubatuar guztiei mezu pertsonal bat" bidali die, esanez AEBn lurpeko instalazio militarrak daudela eta horietan haurrak gaizki tratatzen eta hiltzen direla.

Instalazio horietan, bideoaren arabera, deabrua ere gurtu egiten da. Ustezko egileak, gainera, erresistentzia egitera animatzen ditu estatubatuarrak. AEB, bideoaren arabera, besteen pentsamenduak kontrolatzen dituen gizarte sekretu baten menpean dago, eta esklabotza sistema modernoa ezarri nahi dutela aitortzen du.

Bild egunkariaren arabera, ustezko egileak idatzitako testu batean azaltzen du herri jakin batzuk, Alemaniatik kanporatzea ezinezkoa denez, desagerrarazi egin behar direla.

Poliziak azaldu duenez, lehen tiroketa hiriaren erdigunean dagoen pipa erretzaileen taberna baten kontra egin dute. Erasotzaileak ibilgailu batetik egin du tiro, eta hiru pertsona hil dira.

Jarraian, beste tiroketa bat izan da erdiguneko beste lokal batean, Frankfurter Allgemeine egunkariak zabaldu duenez. Eraso horretan, bost pertsona hil dira. Poliziaren iritzian, pertsona berak egin ditu bi erasoak.

Alemaniako agintariek azaldu dutenez, establezimendu batean izandako eztabaida baten ostean jazo dira tiroketak.

Frankfurtetik 20 kilometro ekialdera dagoen 100.000 biztanle inguruko herri txikia da Hanau.

Zure interesekoa izan daiteke

AMDEP9449. WASHINGTON (ESTADOS UNIDOS), 24/07/2026.- Captura de una transmisión de la cadena C-Span del presidente de EE.UU., Donald Trump, durante la Cena de Corresponsales de La Casa Blanca este viernes, donde bromeo con la posibilidad de presentarse a las elecciones presidenciales de 2028 y se colocó una gorra roja con el año 2028 en la parte frontal, en Washington (EE.UU.). EFE/ C-Span /SOLO USO EDITORIAL/ SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

2028ko hauteskundeetara aurkeztearekin txantxetan aritu da Trump

Beste agintaldi baterako hautagaia izateko aukera aipatu du Donald Trumpek Etxe Zuriko korrespontsalen afarian, sarkasmoa erabiliz. Aurreko hauteskunde kanpainetan egin zuen bezala, txano gorri bat jantzi du, “TRUMP 2028” idatzita zuena. Dena dela, Trump (80 urte) ezingo da 2028ko hauteskundeetara aurkeztu, AEBko Konstituzioaren arabera, presidente batek gehienez ere bi agintaldi egin ditzakeelako agintean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X