Boris Johnsonek positibo eman du koronabirusarekin
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak positibo eman du koronabirusarekin, politikariak Twitterren jarri duen bideo batean iragarri duenez.
"Azken 24 orduotan sintoma arinak izan ditut eta positibo eman dut koronabirusarekin", adierazi du buruzagi kontserbadoreak aipatu bideoan.
Johnson isolatuta egongo da datozen egunetan (emaztea haurdun dago gainera), baina gobernuaren buruzagitzan jarraituko omen du pandemiaren aurkako borrokan, bideokonferentziaz bada ere.
Atzemandako sintomen artean, lehen ministroak "sukarra eta etengabeko eztula" ditu.
"Ez izan zalantzarik jarraitu ahal izango dudala, teknologia modernoaren magiari esker nire taldearekin komunikatuko naiz koronabirusaren aurkako borroka nazionalaren buru izateko", adierazi du Johnsonek borroka horretan laguntzen ari diren guztien jarrera eskertu aurretik. Besteak beste, "NHSko (osasun zerbitzu publikoa) langile zoragarriak" aipatu ditu.
Gaurdaino, Erresuma Batuan 11.658 kasu atzeman dituzte, eta gutxienez 584 pertsona hil dira gaitzarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Bederatzi pertsona hil dira hegazkin pribatu bat Palm Beacheko etxe-gune batean erorita, Floridan
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte