Tripulatutako lehen espazio-bidaia atzeratu egin dute AEBn eguraldi txarragatik
NASAko bi astronauta gaur arratsaldean abiatu behar ziren espaziora SpaceX konpainiak prestatutako ontzian, baina Floridako Kennedy Espazio-zentroan jaurtiketa atzeratu behar izan dute, eguraldi txarraren ondorioz.
Ameriketako Estatu Batuek Nazioarteko Espazio Zentrora tripulazioarekin egindako azken bidaia 2011n burutu zen.
Suziriaren jaurtiketa 20:33erako (GMT ordua) aurreikusita zegoen. Donald Trump presidente estatubatuarra bertan izan da aireratzea ikusteko asmoz.
Alabaina, laino handiagatik eta ekaitz elektriko baten ondorioz dena bertan behera utzi behar izan dute, jaurtiketa gauzatzeko 15 minuturen faltan.
"Horrelakoak gertatzen dira eta ulertzen dugu erabakia. Eskertzen dugu egindako lana, pixka bat triste egon arren. Larunbatean saiatuko gara berriro", adierazi du Robert Behnken astronautak kapsulatik. Berarekin batera Douglas Hurley astronautak hartuko du parte misio honetan.
Hurrengo saiakera larunbatean egingo dute, 19:22an (GMT ordua). Ordura arte Kennedy Espazio Zentroan jarraituko dute bi astronautek.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte