Zisjordaniako anexioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpen plana negoziatzeko prest dago Benjamin Netanyahu

Palestinako presidentearen arabera Washingtonek bitartekaria izateari utzi ziola Trumpek Israel Jerusalengo hiriburu izendatu zuenean.
Benjamin Netanyahu. Irudia: EFE.
Benjamin Netanyahu. Irudia: EFE.

Benjamin Netanyahu, Israelgo lehen ministroak Boris Johnsoni jakinarazi dio Washingtonek aurkeztutako bakearen plana palestinoekin negoziatzeko prest dagoela, plana “sormen handikoa eta errealista” iruditzen zaio. Netanyahuren arabera Donald Trump, Estatu Batuetako presidenteak aurkeztutako “Oparotasunerako Bakea” planaren ikuspuntuak “ez ditu iraganeko porrotak eta formulak errepikatzen”.

Urtarrilean aurkeztu zen plana, baina palestinarren lidergotzaren ondorioz atzera bota zuten, planak Zisjordaniako lurraldearen %30a anexionatzea onartzen zuelako, zatikatutako estatu palestinar bat aurkezten zuelako eta hiriburua Jerusalengo auzo pobreenetan kokatzen zuelako. Israelgo koalizioko Gobernuak anexioarekin pasa den uztailaren 1ean abian jartzea espero batzen ere, Estatu Batuekin izandako desadostasunek bideratzea geldiarazi zuten.

NBEk, Arabiar Ligak, Josep Borrellek (europako diplomazia burua) eta Kanpo Arazoko hainbat ministrok Gobernuburu eta Estatuburuekin batera ohartarazi zuten neurri horrek Nazioarteko Eskumenak urratzen zituela.

Mahmud Abás, Palestinako presidenteak, bere aldetik, behin eta berriro adierazi du Washingtonek bitartekaria izateari utzi ziola Trumpek Israel Jerusalengo hiriburu izendatu zuenean, eta gerta litezkeen negoziaketak nazioarteko komunitatearen babespean bakarrik gerta litezkeela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Energia nuklearra, berriztagarriak… Europa norabide bila ari da, energia-mendekotasunari aurre egiteko

Energia-mendekotasuna da Europar Batasunak aurrean duen erronka nagusietako bat. Kontsumitzen duen energiaren % 57 kanpotik dator, eta % 43 baino ez da Europan ekoizten. Frantzian, energia nuklearraren auzia eztabaida handia sortzen ari da, eta iritzi kontrajarriak eragin ditu. EITB ekoitzitako "Europa norabide bila" erreportaje-sortak aztertu duen gaietako bat da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X