Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusia koronabirusaren txertoaren informazioa lapurtzen saiatzea leporatu diote

18:00 - 20:00
Errusia koronabirusaren txertoaren informazioa lapurtzen saiatzea leporatu diote
AEBek, Kanadak eta Erresuma Batuak Errusia koronabirusaren aurkako txertoen inguruko informazioa lapurtzen saiatu dela salatu dute.

Albiste gehiago mundua

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jende multzo baten kontra egin du auto batek Los Angelesen eta 30 zauritu utzi ditu, zazpi egoera kritikoan

Gutxienez 30 pertsona zauritu dira, horien artean zazpi egoera kritikoan eta sei larri, gaur goizaldean Los Angelesen (AEB), auto batek harrapatuta. Poliziaren bozeramaileak jakinarazi duenez, ibilgailu bat 02:00ak aldera (11:00ak Euskal Herrian) The Vermont Hollywood kontzertu-aretora sartzeko zain zegoen jendearen kontra joan da. Ustezko erasotzaileak, jatorri hispaniarreko gizon batek, hainbat pertsonarekin eztabaidatu zuen Vermont Hollywood barruan, eta, ondoren, lokaletik atera zen eta "arrazoiren batengatik, espaloian jendea harrapatzea erabaki zuen", esan du Horacio Aguirre Los Angeleseko Polizia Departamentuko sarjentuak The Washington Post egunkarian.

Gehiago kargatu