Pandemiaren osteko krisiari aurre egiteko funtsa adostu dute EBko buruzagiek
Europar Batasuneko estatuburu eta gobernuburuek 750.000.000 euroko berreraikuntza funtsa sortzea adostu dute astearte honetan, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondoren EBko herrialdeen ekonomia suspertzen laguntzeko helburuarekin.
Berreraikuntza plan horrek Europako inoizko akordio ekonomikorik handiena suposatzen du, Europar Batasuneko kideak elkarrekin egindako zorraren jaulkipenarekin finantzatuko da, eta hiru urteko iraupena izango du. Horrez gain, 2021-2027 agintaldirako aurrekontua 1.074.000.000.000 eurokoa izatea adostu dute EBko buruzagiek.
"Akordioa!", iragarri du sare sozialetan Charles Michel Europako Kontseiluko presidenteak, astearteko 05:30ean. "Egun historikoa Europarentzat", adierazi du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Twitter bidez zabaldutako mezu batean.
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak nabarmendu du EBren "jarduteko gaitasunaren ondorio" dela akordioa. "Europak handi pentsatzeko ausardia eta irudimena du", nabarmendu du goizaldean eskainitako prentsaurrekoan.
Akordioa lortzeko, ordea, lau egun behar izan dituzte EBko agintariek. Negoziazio gogorrak izan dira, eta iparraldeko herrialdeei (Herbehereak, Danimarka, Suedia, Austria eta Finlandia) egindako lagapenen ostean lortu dute aurrera egitea. Izan ere, herrialde horiek asmo gutxiagoko plan bat eskatu dute behin eta berriro.
Iparraldeko herrialdeek ez dute diru-laguntzak murriztea lortu, berreraikuntza funtsak 750.000.000 euro izango baititu, hasieran aurreikusi bezala. Alabaina, trukean, itzuli beharrik gabeko diru-laguntza moduan herrialdeei banatuko zaien kopurua murriztera behartu dituzte gainerako bazkideak, haien aldarrikapen nagusietako bat lortuz.
Testuinguru horretan, diru-laguntza zuzenak 390.000.000 eurotan geratuko dira, buruzagiek jaso zuten lehen zirriborroak aurreikusten zituen proposamenak baino 110.000.000 euro gutxiago. Funtsaren gainerako kopurua, 360.000.000 euro, aurrerago itzuli beharko dituzten maileguetan jasoko dituzte estatu kideek.
Horrez gain, diru-laguntzen kontrola indartzea lortu dute Herbehereek, baina herrialdeak ez du benetako beto ahalmenik izango estatu kide jakin batek funtsak jasotzeko proposatu dituen erreformak egokiak ez direla uste badu.
Akordioaren arabera, erreformen plan nazionalak gehiengo kualifikatuarekin onartuko dituzte estatu kide guztiek, eta ondorengo ordainketak aurretik ezarritako helburu batzuk betetzearen araberakoak izango dira. Europako Batzordeak helburu horiek bete diren aztertuko du, baina, salbuespen gisa, horiek aztertzeko zalantzak dituen kide batek edo gehiagok goi-bilera deitu eta eztabaidatzeko aukera izango dute.
Halaber, Herbehereek, Danimarkak, Suediak, Austriak eta Alemaniak 53.000.000 euro gutxiago ordaindu beharko dituzte 2021-2027 epean, eta gainerako estatu kideek jarri beharko dute kopuru ori.
Espainiak 72.700.000 jasoko ditu zuzeneko diru-laguntzetan
Espainiak 140.000.000 euro inguru jasoko ditu Europako susperraldi funtsetik, eta horietatik 72.700.000 euro zuzeneko laguntzetan eskuratuko ditu, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gaur Kontseiluak funts horren eta aurrekontuaren inguruan lortutako akordioa aztertzean iragarri duenez.
"Akordio handia da Europarentzat eta Espainiarentzat; zalantzarik gabe, gaur idatzi da EBren historiako orrialde distiratsuenetako bat", esan du Sanchezek Bruselan egindako agerraldian, akordioa sinatu eta denbora gutxira.
Halaber, COVID-19aren krisiari erantzun sendoa emateko "Marshall Plan" gisa definitu du berreraikuntza funtsa, baina baita herrialdeak etorkizunean behar dituen aldaketei aurre egiteko ere, eta funtsa finantzatzeko Europako Batzordea lehen aldiz zorpetuko dela nabarmendu du.
Macronek balioan jarri du akordioa
Akordioa sinatu ostean, lau egun iraun duten negoziazioen ondorioak "benetan historikoak" direla nabarmendu du Emmanuel Macron Frantziako Gobernuko presidenteak. Ildo horretatik, zorra elkarrekin jaulkitzea onartu dutela balioan jarri du.
Diru-laguntzetan 40.000 milioi euro jasotzea espero du Frantziak, eta aukera emango dute, esaterako, eraikinen berrikuntza energetikorako, osasungintzarako edo hidrogenoaren teknologia garatzeko inbertsioak finantzatzeko.
Macronen ustez, EBko kide guztiek hartutako konpromisoak "neurrizkoak" eta "beharrezkoak" izan dira "berreraikitze plan egokia" posible izateko. Zorra elkarrekin jaulkitzea eta 750.000 milioi euroko funtsa sortzea posible izan dela nabarmendu du Macronek.
Zure interesekoa izan daiteke
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek esan du itsasartea irekita dagoela AEBrentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela, mehatxua betetzen badu.
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.
Israelgo Poliziak gas negar-eragilea erabiliz sakabanatu ditu Al Aksa meskitara hurbildu diren palestinarrak
Meskita hori musulmanentzat hirugarren garrantzitsuena da. Israelek sarbidea mugatuta dauka 2023ko urriaren 7an Hamasek erasoak egin zituenetik, baina Irango gerra hasi zenetik blokeoa nabarmenagoa da; beraz, fededun asko Jerusalemgo Hiri Zaharreko harresitik kanpo elkartu dira ramadanaren amaierako otoitzak elkarrekin egiteko.
Iranek Turkiari eta Omani eraso egin izana ukatu du Khameneik, eta Israelen "bandera faltsuko operazioak" direla ziurtatu du
Irango buruzagi gorenak "harreman hobeak" izateko eskatu die Afganistani eta Pakistani "musulmanen zatiketa saihesteko", "herrialde anaiak" direlako, eta bitartekari izateko prest agertu da.
Ekialdi Hurbilean izandako azken erasoek petrolio azpiegiturak eta garraioa izan dituzte helburu
Azken orduetan ugaritu egin dira petrolio azpiegituren eta garraioen aurkako erasoak. Iranek eta Qatarrek partekatzen duten gas plantaren aurkako erasoa egin du Israelek. Iranek gogor erantzun du, misil oldea jaurtiz Bahrain, Saudi Arabia, AEB, Kuwait eta Jerusalem aldera.
EBk premiazko neurriak eskatu ditu Irango gerraren eragin ekonomikoa geldiarazteko
Europako buruzagiek energiaren prezioari buruzko berehalako neurriak eskatu dizkiote Batzordeari, eta gatazka arintzearen alde agertu dira; zenbait herrialde Ormuzko itsasartera laguntza bidaltzeko prest agertu dira.