Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Protesta oldea Pakistanen emakume batek jasan duen talde bortxaketaren ostean

"Inork ez lieke utzi behar gure arreba eta alabei horren berandu kalean bakarrik ibiltzen", adierazi zuen bortxaketa gertatu zen eskualdeko poliziaburu batek.
Bortxaketaren aurkako protestak Pakistanen. Argazkia: Efe
Bortxaketaren aurkako protestak Pakistanen. Argazkia: Efe

Pakistanen protesta oldea piztu da emakume batek jasandako bortxaketaren ostean. Emakumea autoan zihoan, seme-alabekin batera, eta gasolinarik gabe geratu zela aprobetxatuta, gizonezko talde batek bortxatu egin zuen. Horren aurrean, protestariek premiazko neurriak eskatu dituzte indarkeriari aurre egiteko.

Gaur, ustezko bortxatzaileetako batek bere burua aurkeztu du Poliziaren aurrean, baina bere parte-hartzea ukatu du, Punjabeko Gobernuko bozeramaileak jakinarazi duenez.

Bortxaketa hilaren 9an gertatu zen, eta berehala piztu zuen gizartearen haserrea. Izan ere, egoera are gehiago berotu zuten Umer Sheik poliziaburuak telebistan egindako adierazpenek: "Inork ez lieke utzi behar gure arreba eta alabei horren berandu kalean bakarrik ibiltzen".

Pakistanen zehar egin dituzten protesten antolatzaileen aldarrikapenen artean dago, besteak beste, justizia gailentzea sexu eraso kasuetan, ikerketa eraginkorrekin, eta prozesu judizial azkarrekin. Era berean, errua emakumeari egotzi zion poliziaburuari kontuak eskatzea aldarrikatzen dute.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X