Arrakastaren galerak
Frantziako Geriatria Institutuaren ekimenez, Mundu guztiko 40 erakundek, zahartzaroaren eta adineko pertsonen duintasuna eta gizarte jardueran parte hartzeko eskubidea aldarrikatu dituzte. Argitaratutako agirian, pandemiak lehendik indartzen ari ziren joerak areagotu dituela diote, zaharrekiko mespretxua eta beraien munduarekiko gutxiespena batez ere.
Koronabirusak ziur aski agerikoagoak bihurtu ditu portaera, iritzi eta irudi batzuk, baina gure gizarteetan edadeko jendearen kontrako jarrerak, talde filosofiaren oinarri bihurtu ziren aspaldi. Gaur egun gaztetasunak bakarrik balio duela dirudi. Gorputz lirainak, irrifarre osasuntsuak, zimurrik gabeko azalak, kirolari nekaezinak eta indartsuak… Hortara garamatzate publizitateak, zorionaren ereduek, derrigorrezkoak bihurtu ditugun ilusioek eta ametsek.
Aldarrikapena sinatu dutenek erabat zentzudunak diren eskariak egin dituzte, edozeinentzako ezinbestekoak lirateken erreibindikazioak: bizimodu duina izan dezatela, gizartearen parte direla aitortzea,eguneroko jardueran esku hartzeko eskubidea… Zaharrak garai batean bi altxorren jabe ziren, bizitza luzea izatearen arrakasta eta urte horietan pilatutako jakituria. Adinekoek etxean eta auzoan babesa zeukaten, eta taldeak beraiengana jotzen zuen aholku bila. Orain, berriz, zaharrak soberan daude, alferrikakoak dira eta gehiegi gainera.
Esan ohi da adina denbora kontua dela, gauzak ondo guztiok iritsiko garela orain imajinaezina iruditzen zaigun adinera. Baina Munduak beste bide bat hartu du, gaztaroa, gazte itxura, ustezko edertasuna mugarik gabe luzatu behar ditugu. Adina, nekea, hain polita ez dena ezkutatu beharra dago, beste erremediorik ez dagoen arte.
Edozein espezie arrakastatsua dela esaten dugu bere ingurura egokitzeko gai denean. Irauteko, indartzeko eta ugaltzeko baliabideak menderatzen dituenean. Gizakiok, ingurura egokitu beharrean gure menpe jarri dugu. Neurri eta muga gabe ugaldu gara. Giro eta eremu guztietan moldatu eta bizi gaitezke. Eta nagusia, bizi itxaropena amets eroenetan ere irudikatuko ez genituzkeen neurrietaraino luzatu dugu.
Gizaki ororen asmoa eta helburua ahalik eta gehien bizitzea da, baina agian amaiera irudikatzen duelako, heriotzaren gertutasuna adierazten digulako, edo zuzenean itxusia iruditzen zaigulako, begi bistatik kendu nahi ditugu, zahartzaroa eta aro horretara iritsi diren guztiak. Gizateriaren lorpen nagusietakoa oinaze eta bazterkeria iturri bihurtu da batzuentzat; ezkutatu beharreko irudi itsusia gehiengoarentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.