Arduragabekeria egotzi die Gobernu britainiarrak konfinamendutik ihes egin dutenei
Matt Hancock Erresuma Batuko Osasun ministroak igande honetan adierazi duenez, "erabat arduragabea" izan da Londresetik eta Ingalaterraren hego-ekialdetik alde egin duten milaka pertsonaren jarrera. Atzo, koronabirus kasuen gorakada eta koronabirusaren andui berri bat agertu dela ikusita, konfinamendu zorrotza iragarri zuen Britaina Handiko Gobernuak Londreserako eta ingalaterra hegoalderako. Erabakia jakinarazi eta ondorengo orduetan, exodoa izan da inguru horietan.
"Osasun arduradunek garbi utzi zuten jendeak maletak desegin eta etxean geratu behar zuela, zonalde horietatik ihes egin beharrean" adierazi du Hancockek, haserre.
Sky Newsen egin dioten elkarrizketa batean, Hancockek ohartarazi du "txertoa masiboki zabalduta egon arte oso une zailak" espero dituztela: "Aurrera aterako gara, baina oso hilabete zailak ditugu aurretik" esan du.
Londres, Ingalaterrako hego-ekialdea eta ekialdea covid-19 arriskuan 4. maila larrira pasatu dira igande honetan. Besteak beste, funtsezkoak ez diren saltokiak itxi dira, telelana ezarri da eta salbuespenetarako bakarrik atera daitezke herritarrak etxetik. 4. mailako zonaldean bizi direnak, beraz, erabateko itxialdiaren oso antzeko egoeran geratu dira.
Printzipioz, bi aste iraungo dituzte neurri horiek
Ingalaterran agertutako koronabirusaren andui berriari buruz, Patrick Vallace Gobernuaren aholkulari nagusiak lasaitasunerako deia egin du, "Londresen jada nagusi den anduia koronabirus originala baino hilgarriagoa denaren probarik ez dagoelako eta txertoak andui horrekin ere funtzionatuko ez duenaren probarik ere ez dagoelako".
Hori bai, "transmisioa azkarragoa" duela ohartarazi du, eta horrek esan nahi du "are gehiago mugatu behar direla harremanak eta birusa zabaltzeko gaitasuna" ohartarazi du Vallancek.
Konfinamendu zorrotza ezarritako inguruei dagokienez, covid-19aren intzidentzia % 50 igo dela azken hamabost egunetan gogorarazi du, eta horregatik hartu dela erabakia, besteak beste.
Felix Zubia Donostiako Ospitaleko ZIUko medikuak gai honi buruz hitz egin du, hain zuzenere, gaur Euskadi Irratiko Osasun Etxean. Zubiak argi utzi nahi izan du "oraindik ez dakigula Ingalaterrako andui berria kutsakorragoa den ala ez", baina Donostia Ospitaleko medikuaren arabera, orokorrean, garatzen ari diren txertoak birusaren aldaera guztietan izango dira eraginkorrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek errefusatu egin du AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esan dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.