Ukraina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Normandiako laukoa Parisen bildu da, Ukrainako egoera baretzeko helburuarekin

18:00 - 20:00
Normandiako laukoa Parisen bildu da, Ukrainako egoera baretzeko helburuarekin
Bilera aurretik, Berlinen elkartu ziren atzo Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Olaf Scholz Alemaniako kantzilerra. Elkarrizketaren alde agertu ziren biak, baina abisu zuzena bidali zioten Errusiari: ondorio latzak izango dituela edozein erasok.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X