Garaipen historikoa lortu du Sinn Feinek Ipar Irlandan, unionisten 100 urteko nagusitasunarekin amaituz
Sinn Feinek irabazi ditu Ipar Irlandako hauteskundeak eta larunbat gauean amaitu den kontaketaren emaitzak eskutan, alderdi errepublikarrak izango ditu Ipar Irlandako Asanbladan eserleku gehien, lehen aldiz. Irlandar nazionalismoaren garaipen historikoari esker, Michelle O 'Neill izan daiteke Stormonteko buru. Uhartea bi jurisdikziotan banatu eta 100 urtera, hauteskunde hauetako datuek eragina izan dezakete Ipar Irlandaren eta Irlandako Errepublikaren arteko harremanean, Sinn Feinek eskura izan baititzake etorkizun hurbilean bai Belfasteko bai Dublingo gobernuak.
Alderdi errepublikanoa izan da alderdirik bozkatuena hauteskunde hauetan. Sinn Feinek lehen aukerako botoen % 29 lortu ditu (2017ko hauteskundeetan baino 1,1 puntu gehiago), DUP alderdi unionistak % 21,3 (2017an baino 6,7 puntu gutxiago) eta Aliantza Alderdia "neutralak" % 13,5 (2017an baino 4,5 puntu gehiago).
Honela banatuta geratu dira Ipar Irlandako Asabladako 90 eserlekuak: Sinn Feinek 27; Alderdi Demokratiko Unionistak (DUP), 25; Aliantza Alderdiak, 17; UUPk, 9; Alderdi Sozial Demokrata Laboristak, 8; eta independenteek, 4.
Parte-hartzea % 63,61ekoa izan da hauteskunde hauetan. Duela bost urte % 64,8koa izan zen.
Posible al da Irlandaren batasuna?
Sinn Feinen Ipar Irlandako buruak, Michelle O 'Neill IRAko kide ohi baten alabak, Gobernuko ministro nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko du hauteskunde hauen ostean.
Hegoaldean, Irlandako Errepublikan, beste emakume batek, Mary Lou McDonald Sinn Feineko presidenteak -Gerry Adams historikoa ordezkatu zuen-, inoizko emaitzarik onenak eman zizkion alderdiari 2020ko hauteskunde orokorretan. Alderdirik bozkatuena izan zen Sinn Fein McDonalden hautagaitzarekin Irlandako Errepublikan, botoen % 24,5 eskuratuz, eta Fianna Fail zein Fine Gael hegemonikoak gainditu zituen, baina ez zuen alderdi minoritarioen babesik lortu lehen ministro izateko. Orain, Ipar Irlandako emaitzak eskutan, berriz ere saiakera egingo du McDonaldek hurrengo hauteskundeetan.
Nolanahi ere, Irlandaren bateratzeak Sinn Feinen helburu izaten jarraitzen badu ere, auzi sozialak dira gaur egun alderdiaren zutabeak: osasuna, hezkuntza, etxebizitza eta, oro har, ekonomia gaiak.
Unionisten boikota
Unionistek zer paper jokatuko duten ikusi beharko da. Ostiral Santuko akordioez geroztik, bi sentsibilitateak gobernua partekatzera behartuta daude, baina emaitza hauen ostean, unionistek botere partekatuko gobernuari boikota egiteko mehatxua egin dute. Ipar Irlandak Brexit ostean duen estatusa aldatzea nahi dute. Izan ere, DUPek Europar Batasunetik irtetea defendatzen badu ere, ez du ontzat ematen Londresek eta Bruselak adostutako akordioa merkantzien inguruan.
Bestalde, Michelle O'Neillek, hautatua izanez gero, lidergo "inklusiboa" izango duela iragarri du, "aniztasuna ospatzen duena, iraganean baztertuak, diskriminatuak edo baztertuak izan direnen eskubideak eta berdintasuna bermatzen dituena".
Sinn Feineko presidente Mary Lou McDonaldek Stormonteko gobernua berehala berrezartzeko deia egin du. Erakundea eztabaida politikoen erdian egon da azken hilabeteetan eta "arnasa sakon hartu eta erantzunkizunez jokatzeko" eskatu die unionistei: "Michelle O 'Neill lehen ministro izendatzea espero dut. Arnasa sakon har dezatela eskatzen diet guztiei, ohartu daitezela erantzunkizun handia partekatzen dugula" .
Ipar Irlandan gobernurik gabe ezin dela ezer lortu adierazi du Naomi Long Aliantzaren Alderdiko buruak eta bere alderdia etorkizuneko exekutiboan egotea eskatu du. "Aurre egin beharreko erronka guztiak kontuan izanda, jendeak ez digu barkatuko aukera hau alferrik galtzen uzten badugu. Gobernuan sartu behar dugu ", berretsi du.
Jeffrey Donaldson DUPeko liderrak ez du argitu nahi izan zer egingo duten: "Iritsi ahala zeharkatuko ditugu zubi guztiak" esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.