Bozak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Italiako hauteskundeen gakoak: 'Rosatellum' sistema eta hautagai nagusiak

Inkesten arabera, eskuineko blokea aurretik dago, eta Giorgia Meloni ultraeskuindarra boto-asmoan faboritoa da.
Iragarkia
giorgia meloni italia
18:00 - 20:00
Giorgia Meloni Italiako lehen emakume gobernuburua izan daiteke

Igandean hauteskundeak dituzte Italian, Parlamentua osatzen duten bi ganberen osaketa erabakitzeko.

Eserleku kopuruaren murrizketa hitzorduaren gakoetako bat izango da. Dagoeneko 2018ko bozetan martxan jarri zuten hauteskunde sistema errepikatuko dute.

Zer dago jokoan?

2020ko irailean erreferendum batek Konstituzioaren erreforma babestu zuen, eta Diputatuen Ganberako eserlekuen kopurua 630etik 400era jaitsi zuten. Era berean, senatarien zenbakia 315etik 200era murriztu zen.

Konstituzioaren arabera, ganberak bost urterik behin berritu behar dira, baina praktikan legealdiaren amaiera teorikora iristea Gobernuko egonkortasunaren menpe dago. Azken hauteskundeak 2018an egin zituzten.

18 urtez gorako herritar guztiek boto eskubidea dute, nahiz eta 2021era arte Senatuko hauteskundeetarako langa 25 urteetan egon. Kongresurako hautagaitza aurkeztu ahal izateko, 25 urteko adina da muga. Aldiz, 40 urtez gorakoak soilik izan daitezke senatari.

Matteo Salvini, Silvio Berlusconi y Giorgia Meloni en un acto electoral. Foto: EFE Matteo Salvini, Silvio Berlusconi y Giorgia Meloni en un acto electoral. Foto: EFE

Nola aukeratzen dira ordezkariak?

Esan bezala, hauteskunde sistema berria 2018ko bozetan estreinatu zuen Italiak. Eltore Rosato Alderdi Demokratikoko diputatuak proposatu zuen erreforma, eta haren omenez 'Rosatellum' izendatu zuten. Eserlekuak banatzeko sistema bikoitza ezarri zuen. Teorikoki, blokeak eta alderdi handienak nagusitzea errazten du.

Eserlekuen % 36 izen bakarreko hauteskunde-barrutien bidez banatzen dira, eta boto kopururik handiena lortzen duen hautagaiak erdiesten du jokoan dagoen ordezkari bakarra. Diputatuen Ganberako 147 eserleku formula honen bitartez banatzen dira, eta Senatuko beste 74.

Ordezkarien % 61 -245 diputatu eta 122 senatari- zerrenda sistema proportzional baten bidez aukeratzen dituzte, barruti bakoitzean 1-8 eserleku banatuz, biztanleriaren arabera.

Eserlekuen % 2 -zortzi Diputatuen Ganberan eta lau Senatuan- atzerrian bizi diren italiarrek hautatuko dituzte, alderdien zerrenda sistema proportzional baten bidez ere.

Azken banaketak gutxieneko batzuk kontutan ditu; horrela, bakarka aurkeztu eta estatu mailan botoen % 3 baino gutxiago lortzen dituzten alderdiek ez dute ordezkaririk eskuratuko. Senatuan, eskualde batean bozen % 20 bereganatuko beharko dira ordezkaritza lortzeko.

Koalizioen kasuan, ordea, langa botoen % 10ekoa izango da.

Enrico Letta en un acto de campaña. Foto: EFE Enrico Letta en un acto de campaña. Foto: EFE

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X