Ameriketako Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBko komunikabide kontserbadoreak Trumpi bizkarra ematen hasi dira

Horrela, 'New York Post', Fox News eta 'The Wall Street Journal' agertutako informazioek gero eta distantzia handiagoa erakusten dute Alderdi Errepublikanoaren eta presidente ohiaren gertuko komunikabide horien artean.
'New York Post' egunkariaren azala. Irudia: New York Post
'New York Post' egunkariaren azala. Irudia: New York Post

Ameriketako Estatu Batuetako komunikabide kontserbadore nagusietako batzuk, hala nola New York Post, Fox News eta The Wall Street Journal, bizkarra ematen hasi zaizkio Donald Trump presidente ohiari (2017-2021), errepublikanoek hauteskundeetan hedabide askok iragarri zuten garaipena lortu ez ostean.

Eskuineko komunikabideetan, liberaletan zein kontserbadoreetan, agertutako artikuluek, horrela, gero eta distantzia handiagoa erakusten dute Alderdi Errepublikanoaren eta presidente ohiaren gertuko hedabide horien artean, guztiek ziurtzat jotzen baitute hauteskundeetara berriro aurkezteko asmoa duela.

Rupert Murdoch handi-mandiaren New York Post egunkari kontserbadoreak argitaratu du bere azalean Trumpen karikatura, harresi batean eserita, eta dio Trumpek "saboteatu" egin zituela agintaldi erdiko hauteskundeak hautagai errepublikano okerrak proposatzean.

Iritzi artikulu batean, John Podhoretz kazetariak agintari ohia "toxiko" gisa deskribatu du: "Astearte gaueko emaitzek iradokitzen dutena da Trump dela, beharbada, AEBko historia modernoan izan den boto uxatzailerik onena", idatzi du egunkarian.

Imagen: New York Post Imagen: New York Post

The Wall Street Journal egunkariari dagokionez, Trumpi leporatu dio agintaldi erdiko hauteskundeetan espero zen olatu gorria (errepublikanoen kolorea) ez lortzea.

"Trumpen hautagai errepublikanoek porrot egin zuten irabazteko modukoak ziren estatuetan. Baliteke porrot horiei alderdiak 2024a baino lehen jaramon behar izatea ", dio editorialak, "Trump Alderdi Errepublikanoaren galtzailerik handiena da" izenburuko iritzi pieza batean.

The Washington Post zentristak ere jaso du ildo hori, iritzi-artikulu batean adierazi duenez, "herrialdeak ezetz esan dio" Alderdi Errepublikanoari, "amorrua eta Trump eskaini dituelako", eta gaineratu du "gehiengo handi bati (% 58, hauteskunde egunean boto-emaileei egindako inkesten arabera) ez zaiola presidente ohia gustatzen".

Trumpek ospea galdu ahala, Ron DeSantis Floridako gobernadore berriak komunikabideen faboritismoa bereganatu du, baita Fox Newsen ere, Trumpen azken urteetako hedabide gustukoena: "Ron DeSantis Alderdi Errepublikanoaren buruzagi berria da", dio Liz Peekek.

Iragarkia
Algunos estados siguen contando votos. Foto: EFE.
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X