Albiste dira
euskadi irratia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oihana Goiriena: "Umeek ez dute hamar hilabetean aitarekin hitz egiteko aukerarik izan"

Pablo Gonzalezen bikotekidea Euskadi Irratiko albistegietan izan da Eguberri bezperan, kazetariak hamar hilabete egingo dituenean Polonian espetxeratuta. Urtarrilaren 10ean erabakiko du Poloniako justiziak defentsak aurkeztutako azken arrazoibidea onartuko duen.
Iragarkia
Ukrainako gerra hasi eta hiru egunera atxilotu zuten Pablo Gonzalez euskal kazetaria, eta ordutik espetxean dago Polonian, espioitza akusazio pean. Datorren urtarrilean berrikusiko dute kasua. Haren familiarekin izan gara eta, beste behin, informazio falta salatu dute.
18:00 - 20:00
Pablo Gonzalez kazetariak hamar hilabete egingo ditu espetxean, eta Gabonak kartzelan igaroko ditu

Oihana Goiriena, iragan otsailaren 28tik Polonian preso dagoen Pablo Gonzalez kazetariaren bikotekidea, Euskadi Irratiko albistegietan izan da larunbat honetan. Izan ere, hamar hilabete egingo dira datorren astean Polonian atxilotu zutenetik Errusiako espioia izatea egotzita. Eguberri bezpera honetan, kazetariak familiaren "falta igarriko" duela esan du.

Gonzalez kartzelan dago akusazio formalik gabe. Behin-behineko espetxealdia hirugarrenez luzatu diote berriki, eta urtarrilaren 10ean erabakiko du Poloniako justiziak defentsak aurkeztutako azken arrazoibidea onartuko duen ala ez.

Fiskaltzaren eta abokatuen arteko bista izango dela gogorarazi du Goirienak, azken horien alegazioak aztertzeko, baina "Pablo ez da bertan egongo". Era berean, nabarmendu du prozesu judiziala bera ez dela gehiegi aldatuko, orain arteko "fiskal berdina, argudio berdinak eta auzitegi berdina" mantenduko baitira.

Azaroaren 21ean izan zuen Gonzalezekin azken bisita, eta ez zuen "txarto topatu". Edonola ere, gaineratu du egun hauetan familiaren falta igarriko duela, "asko gustatzen baitzaio Gabonak ospatzea".

Gainera, azken hamar hilabeteetan seme-alabek "ez dute aitarekin hitz egiteko aukerarik izan". Komunikazio zuzena faltan botatzen dutela azpimarratu du (eskutitz bidezkoa izan dute batik bat), eta familiak behin baino gehiagotan salatu izan duela hori.

Gauzak horrela, abokatuaren bitartez iritsi zaie kazetariaren mezua, "Gabonak ondo ospatzeko" esanez. "Ez da pozik eta alai egongo, baina erabat txarto ere ez".

Ostiral honetan bertan, euskal kazetariaren askatasuna eskatzeko manifestazioa egin zuten Gernikan.

Iragarkia
20221223203928_pablo-gonzalez_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X