Gerra Ukrainan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NBEk ohartarazi du Wagner Taldea presoak errekrutatzen ari dela Errusiako kartzeletan frontera bidaltzeko

"Giza Eskubideen urraketa bat da hori eta gerra krimena ere izan daiteke", salatu dute Nazio Batuen Erakundeko adituek.
Errusiaren eraso bat Ukrainan. Argazkia: Efe
Errusiaren eraso bat Ukrainan. Argazkia: Efe

Nazio Batuen Erakundeko adituek ohartarazi dute "kezkagarria" dela Wagner Taldea Errusiako espetxeetan presoak errekrutatzen egiten ari dena, giza eskubideak urratzen eta askatasun indibidualak arriskuan jartzen ari delakoan. Kremlinengandik gertu dagoen mertzenario talde hori presoak errekrutatzen ari omen da Ukrainako frontera eramateko.

"Oso kezkatuta gaude Wagner Taldeko kideak Errusiako espetxeetan egiten ari diren bisiten inguruan jasotako informazioa dela eta, taldearekin bat egiten eta Ukrainako gerran parte hartzen duten presoei indultuak eskaintzen ari direlako, familiei ordaintzeaz gain", azaldu du NBEk ohar batean.

Errusian kartzela-zigorra betetzen ari diren preso errusiar eta atzerritarrak errekrutatzen ari omen da Wagner Taldea, eta horretarako mehatxuak eta intimidazioa erabiltzen ari dira, tartean senideekin edo abokatuarekin hitz egitea galaraziz.

"Presoetako batzuk hil egin dituztela jakin dugu eta, beste kasu batzuetan, larri zauritu dituzte beste preso batzuk ohartarazteko", azaldu dute adituek. "Giza eskubideen urraketa eta gerra krimena izan daiteke hori".

Frontera bidali baino lehenago Rostoveko zentro batean entrenatzen omen dituzte presoak, eta "kontratu" bat sinatzera behartzen dituzte. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X