Gerra Ukrainan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NBEko Segurtasun Batzordearen presidentetza hartu du Errusiak, nazioarteko kritiken artean

Lehenengo aldia da gerra-krimenagatik nazioarteko atxilotze agindua duen herrialde bateko presidentea Segurtasun Batzordeko buru izendatzen dutela. Ukrainak behin eta berriz haren kexa azaldu du, baina AEBk erantzun dio ez dagoela Errusiari hori galarazteko modurik.
Vladimir Putin Errusiako presidentea. Argazkia: EFE
Vladimir Putin Errusiako presidentea. Argazkia: EFE

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Batzordearen presidentetza hartu du larunbat honetan Errusiak, eta horrek hautsak harrotu ditu nazioartean, Moskuk nazioarteko araudia behin eta berriro urratu duelakoan, Ukrainaren eta haren aliatuen aburuz.

Segurtasun Batzordea osatzen dute 15 kidek (bost iraunkor eta beste 10 txandakakoak), eta presidentetza hartzen dute txandaka hilabetero. NBEren goi-erakunde horren buru 2022ko otsailean izan zen Errusia aurreko aldian, Ukraina inbaditu zuenean, alegia.

Lehenengo aldia da gerra-krimenagatik nazioarteko atxilotze agindua duen herrialde bateko presidentea Segurtasun Batzordeko buru izendatzen dutela. Nazioarteko Zigor Auzitegiak Nazioarteko Zigor Auzitegiak Vladimir Putin Errusiako presidentea atxilotzeko agindua eman zuen martxoan,gerra-krimenak egotzita. Konkretuki, Ukrainako gerran harrapatutako eremuetatik Errusiako lurraldera haur ukrainarrak bortxaz deserriratzea leporatzen diote.

Presidente postu horrek ez ditu baimen bereziak ematen, baina hainbat eztabaida "zaintzeko" aukera emango dio Errusiari, baita armen kontrolaren inguruko eztabaida ere. Horrela, "bitan zatitutako nazioarteko ordena berria" izateko beharra proposatuko dute.

Ukrainak behin eta berriz haren kexa azaldu du, baina AEBk erantzun dio ez dagoela Errusiari hori galarazteko modurik, beto eskubidea duen Segurtasun Batzordeko kide iraunkorra baita. AEBk, Erresuma Batuak, Frantziak eta Txinak ere dute betorako eskubide hori.

Karine Jean-Pierre Etxe Zuriko prentsa idazkariak deitoratu duenez, "zoritxarrez, Segurtasun Batzordeko kide iraunkorra da Errusia, eta ez dago hori saihesteko bide legalik". "Desinformazioa zabaltzen eta Ukrainako inbasioa zuritzen jarraitzeko" erabiliko du Moskuk presidentetza hori, Jean-Pierreren esanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X