Albiste izango dira: Gazaren aurkako erasoaldia, 2023ko diru-bilketa eta Euskadi Literatura sariak
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 11, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Gazaren aurkako erasoaldia: Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak iragarri du "erabateko erasoaldia" abiatuko dutela Gazaren kontra, "mugarik gabekoa". "Murrizketa guztiak kendu ditut. Mugako kontrola berreskuratu dugu eta erabateko erasoaldiari ekingo diogu", esan du.
-2023ko diru-bilketa: Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Eudel-Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen Elkarteak berrikusiko dituzte urte honetarako zerga itunduen bilketaren itxiera-aurreikuspenak, eta 2024rako zerga-sarreren zenbatespena finkatuko dute.
-Euskadi Literatura sariak: Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak aurtengo Euskadi Literatura Sarien irabazleak jakinaraziko ditu, hiru modalitatetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte