NBEk ikerketa zabaldu du Hamasen eta Israelen ekintzak gerra krimenak diren argitzeko
Palestinako Lurralde Okupatuen NBEko Ikerketa Batzordeak iragarri du urriaren 7tik —egun horretan abiatu zuen ezusteko eraso bat Hamasek— Gazan zein Israelen izan diren erasoak ikertuko dituztela, gerra krimenak diren argitzeko. Hala, Hamas erakundeak, Israelgo segurtasun indarrek eta beste talde palestinar armatu batzuek egindako ekintzak aztertuko dituzte "urgentziaz". Hala baieztatu du Navy Pillay aipatutako batzordeko buruak. Horren hitzetan, "urriaren 7tik hona aurrekaririk gabeko sarraskiak ikusi ditugu", eta "premiazkoa" da horiek guztiak ikertzea.
2008tik 2014ra bitartean NBEko Giza Eskubideen goi ordezkaria izan zenak behin eta berriz nabarmendu du "zibilak eta zibilen azpiegiturak beti babestu" egin behar direla, eta inoiz ez direla "erasoen jomuga" izan behar. Giza eskubideen naziorteko araudia ekarri du gogorra, eta gehitu du alde guztiek dutela hori betetzeko derrigortasuna.
Israelen eta Palestinaren arteko gatazkan izandako giza eskubideen urraketen inguruko txostena plazaratu du gaur NBEk, baina 2021eko maiatzetik 2023ko abuztura arteko ekintzak jasotzen dira bertan. Azken 10 egunotako erasoak ez daude bilduta, eta hori argitzera atera da Pillay. Haren esanetan, "nazioarteko legedia errespetatzea da indarkeria amaitzeko bide bakarra". "Horretarako, gatazkaren jatorrira jotzea beharrezkoa da, hau da, herri palestinarraren okupazioa eta herri horrek duen autodeterminaziorako eskubidea aitortzea", gehitu du.
Gaur kaleratutako txostenak dio azken urteotan gatazkan parte hartu duten alde guztiek ez dutela neurririk hartu zibilen heriotzak ekiditeko.
Urriaren 7an lehertu zen gerrari buruz, NBEko ordezkariak azaldu du Hamasek abiatutako erasoaldiak zein Israelgo Gobernuaren erantzunak gerra krimenen zantzu nabarmenak dituztela.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.