EKIALDE HURBILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBk eta Erresuma Batuak berriro misilak jaurti dituzte huthien kontra Yemenen

Pentagonoak zabaldutako informazioaren arabera, huthiek armak eta misilak gordetzeko lur azpian eraikita zuten biltegietako bat suntsitu dute bigarren eraso honetan. AEBk eta Erresuma Batuak 18 eraso burutu dituztela baieztatu dute huthiek.
Iragarkia
bombardeo yemen estados unidos reino unido efe
18:00 - 20:00
AEBk eta Erresuma Batuak bigarren aldiz bonbardatu dituzte Yemengo huthiak

Ameriketako Estatu Batuek (AEB) eta Erresuma Batuak berriro misilak jaurti dituzte huthien kontra Yemenen, talde hori Itsaso Gorrian merkataritza ontzien kontra egiten ari den erasoak direla eta. Hamar eguneko epean bigarren aldiz bonbardatu dute Yemen.

Pentagonoak (AEBko Defentsa Departamenduaren egoitza nagusia) ohar bidez jakitera eman duenez, huthiek Itsaso Gorriko erasoetan erabiltzen dituzten armak gordetzeko lur azpian eraikita zuten biltegi bat suntsitzea zen bigarren operazio honen helburua, eta lortu dute. Era berean, aipatutako iturriaren arabera, huthiek defentsarako dituzten aire-sistemak eta radarrak suntsitzea ere lortu dute.

"Zehazki, huthien kontrolpean zeuden zortzi aire-base bonbardatu dira bigarren operazioan, Itsaso Gorriko erasoak antolatu eta prestatzeko erabiltzen zituztenak", esan du Pentagonoak.

Atzo iluntzean jaurti ziren misilak, Yemenen 23:00ak zirenean. AEBk eta Erresuma Batuak elkarrekin egindako operazioa den arren, hainbat herrialderen babesa ere badute, tartean, Australiarena, Kanadarena edota Herbeherena.

Duela hamar egin zen lehendabiziko operazioa. Orduan ere,  AEBk eta Erresuma Batuak airez bonbardatu zuten Yemen. Bi herrialdeon arabera, matxino huthiek entzungor egin diete Itsaso Gorrian ontzien kontrako erasoak geldiarazteko eskaerei. Berehala etorri zen matxinoen erantzuna: misil balistikoak eta gurutzaldi-misilak jaurti zituzten.

Europaren itsas-misioa

Bien bitartean, Europar Batasuneko Atzerri Gaietako ministroek Itsaso Gorriko gatazka izan zuten hizpide atzo izandako batzarrean. Besteak beste, adostu zuten merkataritza ontzien segurtasuna bermatzeko itsas-misio berezi bat martxan jartzea.

Josep Borrell EBko diplomaziaburuak azaldu zuen misioa nola eta noiz jarriko den martxan erabakitzeke dagoela oraindik. Halere, zehaztu zuen merkataritza ontziak babestea izango dela misio honetan itsasoratuko dituzten barku berezien helburua.

AEBk eta Erresuma Batuak 18 eraso burutu dituzte, huthien esanetan

Yemengo huthiek baieztatu dute AEBk eta Erresuma Batuak 18 eraso egin dituztela, eta aurreratu horiei erantzungo diotela, eta zigortu egingo dituztela.

"Hegazkin militarrek 18 aire eraso egin dituzte azken orduetan (...), eta horri erantzungo diogu", adirazi du Yehya Sarea bozeramaile huthie militarrak X sare sozialaren bidez.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X