Israelek ez du Gazako Zerrendaren iparraldera konboi humanitario gehiago joaten utziko, gosetea egon arren
Philippe Lazzarini UNRWA Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziako komisario nagusiak igande honetan jakitera eman duenez, Israelek Nazio Batuen Erakundeari jakinarazi dio ez duela onartuko Gazako Zerrendaren iparraldera doazen konboi humanitario gehiago.
"Gure zaintzapean gertatzen ari den tragedia gorabehera, Israelgo agintariek NBEri jakinarazi diote jada ez dutela UNRWAren elikagai konboirik onartuko iparralderantz", adierazi du Lazzarinik ohar baten bidez.
Goi ordezkariak gogorarazi duenez, UNRWAk ia 6 milioi palestinarri ematen die laguntza hainbat herrialdetan, eta Gazako Zerrendako eragile humanitario nagusia da. Gaza erasopean dagoen honetan, erakunde hau da 2 milioi desplazatu baino gehiagorentzat "sostengu nagusia" eta iparraldean "oinarrizko laguntza" eman dezakeen bakarra.
"Haserre izugarria eragiten du gizakiak eragindako gosete batean laguntza humanitarioa oztopatzea. Murrizketa horiek kendu egin behar dira", adierazi du Lazzarinik.
Gazako Zerrendara laguntza humanitario gehiago sartzea ahalbidetzeko nazioarteko presioa areagotzen ari den unean iritsi da albistea. Izan ere, Gazako biztanleen erdiak gosete arriskuan daude, NBEren txosten berri baten arabera.
Israelek ez du ezkutatzen UNRWA Gazako Zerrendatik kanporatu nahi duela. Hala, urtarrilean, Hamasekin lotura izatea egotzi zion UNRWAri, eta akusazio horren ondorioz, 18 herrialdek iragarri zuten beren funtsak erretiratuko zituztela ikerketa amaitu arte, diru-emaile nagusiek tartean (AEB, Alemania, Japonia eta Frantzia). Hori dela eta, 450 milioi dolarreko murrizketa izan du errefuxiatuak artatzeko laguntzetan.
Kanada, Suedia, Australia eta Europar Batasunak, baina, UNRWAren finantziazioari berrekiteko asmoa iragarri dute azken asteetan, Israelek aurkeztutako frogek sendotasunik ez dutela iritzita.
Beste herrialde batzuek, Espainiak, Norvegiak, Suediak, Danimarkak, Belgikak, Saudi Arabiak, Qatarrek eta Kuwaitek besteak beste, dirulaguntzei eutsi zieten, eta funts gehigarriak ere iragarri zituzten.
Guterresek ohartarazi duenez, "Apokalipsiaren lau zaldunak" Gazan daude orain
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak Gazako Zerrenda jasaten ari den "hondamendi humanitarioa" salatu du gaur, berriz ere; izan ere, "badirudi Apokalipsiaren lau zaldunak sartu direla Gazara".
"Gerrako lau zaldunak (izurria, gerra, gosea eta heriotza) Gazan daude", adierazi du Guterresek El Arish hirian eskainitako prentsaurrekoan. Same Shukri Egiptoko Kanpo Arazoetako ministroarekin bildu da bertan.
Hori dela eta, Guterresek "berehalako su-eten humanitarioa" eskatu du beste behin.
Zure interesekoa izan daiteke
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".