Putinek ekonomialari bat izendatu du Defentsa ministro berri
Vladmir Putin Errusiako presidenteak bere konfiantzazko taldean aldaketak iragarri ditgu: Seguerui Shoigu azken 12 urteotan Defentsa ministroa izan dena eta gerra estrategia zuzendu duena kargutik kenduko du, eta haren lekuan Andrei Belousov ekonomialaria jarriko du. "Gaur egun, gudu-zelaian berrikuntza lehenetsi behar da, lehenbailehen ezarri behar dira eraberritze teknikak", azaldu zuen, atzo, Dimitri Peskov Kremlineko eledunak, aldaketen berri emateko egindako agerraldian.
Aurrerantzean, Errusiako Segurtasun Kontseiluko idazkari nagusi karguan arituko da Shoigu, orain arte Nikolai Patrushevek bete duen tokia hartuta. Errusiako Gobernuan pisu handienetakoa duen agintaria da Patrushev, eta ondorengo egunotan argituko dute hemendik aurrera hartuko duen ardura zein den.
Atzoko agerraldian, Peskovek esan zuen Defentsa Ministerioaren gastua goraka doala, eta beste kudeaketa eredu bat beharrezkoa dela. "Oso garrantzitsua da defentsaren-ekonomia herrialdearen ekonomian modu eraginkorrean txertatzea, egungo egoera kontuan hartuta", zehaztu zuen.
Hala, Kremlineko bozeramaileak Belousovek ekonomialari gisa egindako lana txalotu zuen, eta orain, Defentsa Ministerioa "modernizatzea" eta "lehiakorragoa bihurtzea" izango dituela helburu erantsi zuen.
2012an izendatu zuten Defentsa ministro Shoigu, eta azken 24 hilabeteotan Ukrainan abiatutako gerraren norabidea zehaztea izan da bere egitekoetako bat. Kremlin barrutik zein kanpotik kritika ugari jaso ditu, Errusiako Armadaren emaitzak ez direlako izan esperotakoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.