Gaza, erasopean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek lau langile humanitario hil ditu Khan Yunisen, GKE baten biltegi baten kontra egindako erasoan

Londresen egoitza duen Al Jair Fundazioak baieztatu duenez, bere beharginetako bat, Hosam Mansur, Al Mawasi hirian airez egindako eraso batean hil da. Al Jazira katearen arabera, gobernuz kanpoko erakunde bereko beste hiru langile hil dira bonbardaketaren ondorioz.
Ke zutabea Gaza hirian, uztailaren 11n. Argazkia: EFE
Ke zutabea Gaza hirian, uztailaren 11n. Argazkia: EFE

Israelgo Armadak egindako aireko eraso batek gutxienez lau langile humanitario hil ditu Khan Yunisen, gobernuz kanpoko erakunde (GKE) baten biltegian, Gazako Zerrendaren hegoaldean.

Londresen egoitza duen Al Jair Fundazioak gaur X sare sozialean argitaratutako mezu batean baieztatu duenez, bere beharginetako bat, Hosam Mansur, hil egin da Al Mawasi hirian GKEren biltegi baten aurka airetik egindako eraso batean.

Al Jazira katearen arabera, gazatarrei laguntza humanitarioa ematen dien GKE bereko beste hiru langile hil dira bonbardaketaren ondorioz, baina oraingoz gobernuz kanpoko erakundeak ez du baieztatu.

Bestalde, Israelgo Armada Gaza Hiriko auzo batzuetatik erretiratu da gaur, eta dozenaka gorpu utzi ditu atzean, bertako Defentsa Zibilak egindako salaketaren arabera. Bitartean, Israelek eraso gogorrak egin ditu Rafahn.

Iragarkia
20240712154503_gaza_
18:00 - 20:00

Konkretuki, Israelgo tropak Tal al Hawa eta Rimal auzoetatik erretiratu dira gaur, baita UNRWA Palestinak Ekialde Hurbilean dituen errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak Gazako hiriburuan duen egoitzatik ere.

Ostegunean bakarrik, Defentsa Zibileko erreskate taldeek 60 gorpu berreskuratu zituzten Shujaiya auzoan.

Gaur, Armadak iragarri du Shujaiyako operazioetan Ayman Showadeh bezala identifikatu zuen Hamaseko batailoiko komandanteordea hil duela. Israelen arabera, Hamaseko buru horrek urriaren 7ko erasoen plangintzan parte hartu zuen eta soldaduen aurkako eraso ugari zuzendu zituen.

Armadaren esanetan, halaber, Shujaiyan egindako erasoetan ustezko 150 miliziano baino gehiago hil ditu, Ubadah Abu Heen komandantea tartean, Gazako borroketan "paper garrantzitsua" jokatu duena, israeldarren arabera.

 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X