TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Erasoak Libanon, marea biziak eta Venezuelan atxilotutako bilbotarrak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zaurituak, Libanoko ospitale baten atarian. Argazkia: EFE
Zaurituak, Libanoko ospitale baten atarian. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 18an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Erasoak Libanon: Gutxienez 11 pertsona hil eta 4.000 baino gehiago zauritu dira Libanon, aurrekaririk gabeko erasoan. Izan ere, Hezbollahko kideek zituzten ehunka gailu elektronikok (pertsona-bilagailuak) eztanda egin dute aldi berean. Hezbollahk Israel egin du erasoen erantzule, eta mendekua agindu du. The New York Times egunkariak kaleratu duen informazioaren arabera, Hezbollahk Taiwango Gold Apollo enpresari 3.000 gailu erosi zizkion eta Israelek jarri zituen lehergailuak, Libanora iritsi aurretik.

- Marea biziak: AZTI Itsas eta Elikagaien Ikerketa Zentroak ohartarazi du marea bizi oso altuak egongo direla aste honetan euskal kostaldean. 17:00ak eta 20:00ak bitartean itsasgora oso altuak espero dira; mareen gehienezko altuera 5 metrorainokoa izan daiteke. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du asteazken eta ostegunerako itsasaldeko arriskuagatik.

- Venezuelan atxilotutako bilbotarrak: Venezuelan atxilotutako bi bilbotarrak seguru daudela ziurtatu du goizaldean Diosdado Cabello ministroak, nahiz eta ez duen zehaztu non dauden. Venezuelako Parlamentuan, bien bitartean, ebazpen bat aurkeztu dute, gobernuari eskatzeko hautsi ditzala Espainiarekin dituen merkataritza harremanak eta harreman diplomatikoak.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X