Ekialde Hurbila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehunka mila desplazatu Libanon, Israelen bonbardaketen ondorioz

Save the Childrenek 400.000 desplazatu zenbatu ditu azken astean, eta horietatik 140.000 haurrak dira. Desplazamenduen erdiak baino gehiago barnekoak dira, Libano barrukoak, eta gainerakoak herrialdetik irten diren pertsonak dira.
Bi emakume, Libanon desplazatuentzako egokitutako eskola batean. EFE.
Bi emakume, Libanon desplazatuentzako egokitutako eskola batean. EFE.

Milaka eta milaka dira Libano hegoaldetik eta Beirut hiriburutik ihesi doazen familiak, duela hamar egun Israelek Libanon eraso eta bonbardaketa uholdea hasi zenetik, tresna elektronikoak aldi berean eta masiboki leherrarazita.  

Save the Childrenek ostiral honetan aurkeztutako txosten baten arabera, 400.000 pertsonak alde egin behar izan dute etxetik erasoak hasi zirenetik, eta horietatik 140.000 haurrak dira. 

Gobernuz kanpoko erakundearen arabera, adingabe asko iristen dira babeslekuetara larritasun zantzuak dituztela, erasoaldiak euren bizitzetan izan duen eraginaren ondorioz. "Haurrek esaten digute sentsazioa dutela arriskua leku guztietan dagoela eta ezin direla inoiz salbu egon. Soinu indartsu bakoitzarekin izutzen dira", esan du Jennifer Moorehead Libanoko Save the Children erakundeko zuzendariak.

Aste honetan, gobernuz kanpoko erakundeak koltxoiak, mantak, burkoak, ura eta premia handiko beste gai batzuk eman dizkie ia 5.000 pertsonari herrialde osoko 30 babeslekutan, bai iparraldean, bai hegoaldean, bai Bekaa haraneko eremuan eta Libano mendiaren inguruan.

Mooreheadek "alde guztiei" eskatu die "tentsioak berehala jaisteko" eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa betetzeko eta betearazteko. "Hori orain gertatu behar da, haurren eta haien familien sufrimendu handiagoa saihesteko", esan du.

Nazio Batuen Erakundeak Libanon duen Laguntza Humanitarioa Koordinatzeko Bulegoak beste datu bat eman du gaur: indarkeria armatuak eragindako barne-desplazatuak 200.000 baino gehiago dira. Astelehenera arte, bilagailu eta walkie-talkieen eztandekin piztutako lehen indarkeria-oldearen ondoren ihes egin zuten 100.000 laguni gehitu behar zaizkie astelehentik hona euren etxea utzi duten 118.000 pertsonak.

Bulego horretako ordezkari Imran Rizak azaldu duenez, 500 aterpetxe jarri dituzte 80.000 desplazatu hartzeko, horietatik 300 ikastetxe publikoetan.

Une honetan, arazo larrienetako bat zaurituak artatzea da, horren arabera; izan ere, osasun-sistema kolapsotik gertu egon da, dispositiboen eztanden ondorioz milaka pertsona zauritu baitziren.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean

Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Istiluak Erresuma Batuan, ultraeskuindarrek migrazioaren aurka egindako manifestazioetan

Liskarrak izan dira bart Portsmouthen migrazioaren kontrako manifestari ultraeskuindarren eta poliziaren artean eta hainbat agente zauritu dira. Larunbatean eskuin muturreko ehunka kaputxadunek Doverreko portua blokeatu zuten, Mantxako kanaletik ontzi batean iritsitako 140 migratzaileren lekualdatzea saihesteko. Gobernu britainiarrak eta alderdi politiko guztiek manifestazioak salatu dituzte.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka serbiar bildu dira Belgraden Mladicen hiletarako, EBren ohartarazpenak gorabehera

Ehunka lagun hurbildu dira Belgraden gerra-kriminal Ratko Mladicen hil-kaperara, hileta ospatu aurretik. Mladic abuztuaren 27an hil zen, 84 urte zituela, Hagako kartzela batean bizi osorako espetxe-zigorra betetzen ari zela. "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna, Mladic 2017an kondenatu zuten genozidioagatik, gerra-krimenengatik eta gizateriaren aurkako krimenengatik, Jugoslavia ohian 1992tik 1995era bitartean izandako gerretan. Europar Batasunak Serbiari ohartarazi dio Ratko Mladici ohoreak egiteak edo hura goratzeak arrisku larrian jartzen duela EBn sartzeko prozesua.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X