TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Hauteskunde eguna AEBn, goialdeko borraska Valentzian eta Manuel Lekuona saria

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donald Trump eta Kamala Harris
Donald Trump eta Kamala Harris. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko azaroaren 5ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hauteskunde eguna AEBn: Iritsi da AEBko hurrengo presidentea izango dena aukeratzeko bozketa eguna. Ameriketako Estatu Batuetako herritarrek Kamala Harris hautagai demokrataren eta Donald Trump hautagai errepublikanoaren artean aukeratu beharko dute. Gaur egun presidenteorde denak jarraipena eman nahi dio egungo Gobernu demokratari, eta Donald Trump presidente ohia Etxe Zurira itzultzen saiatuko da. Inkestek berdinketa teknikoa iragartzen dute bi hautagaien artean.

- Goialdeko borraskaren ondorioak: Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak gaur onartuko du goialdeko borraskak (GOIDI ere deitua) gehien kolpatu dituen guneak babes zibileko larrialdi batek larriki kaltetutako eremu izendatzea. Horrez gain, Espainiako Gobernuak premiazko lege-dekretu bat ere onartuko du, kaltetuentzako laguntza ekonomiko, laboral eta fiskalekin. Valentziako Erkidegoaz gain, Gaztela-Mantxa, Andaluzia, Katalunia eta Aragoi dira maila altuetan depresio isolatuagatik kalte gehien jasan duten eremu geografikoak.

- Manuel Lekuona saria: Juan Mari Beltran musika interpretatzaile, ikertzaile, sustatzaile eta irakasleak irabazi du aurtengo Manuel Lekuona saria. Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria 1983an sortu zen, Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsua izan zitekeen lana (opera omnia) egin duten pertsonei aitorpena egiteko. Beltranen kasuan, euskal musikaren alde 50 urtetik gora egindako lana aitortu diote. 2024ko Manuel Lekuona sariaren banaketa ekitaldia 2025eko udaberrian egingo da.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X