Trump nahastu egin da eta Espainia BRICS taldeko kidetzat jo du
Espainia BRICS taldeko kidetzat jo zuen Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente izendatu berriak, hala ez bada ere, eta % 100eko muga-zergak iragarri zituen talde horretako kideentzat. BRICS (Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika) taldea 2009an jaiotako nazioarteko erakunde bat da, G7ari kontrapisua egiteko. Azken urteotan, aipatutako herrialde horiei Saudi Arabia, Egipto, Arabiar Emirerriak, Etiopia, Iran eta Indonesia ere batu zaizkie.
Etxe Zuriko Bulego Obaletik egindako lehen hitzaldian, kazetari baten galderari emandako erantzunean sartu zuen hanka Trumpek. Hain zuzen, hainbat herrialdek, tartean Espainiak, NATOri egiten dioten % 5etik beherako ekarpenari buruz galdetu zion kazetariak, eta azalpen hau eman zion presidenteak: "Uste dut Espainia oso azpitik dagoela. Eta, halere, BRICSeko kide da (...) Eta BRICSekoek hori egin nahi badute, ondo da, baina eurek egin nahi dituzten negozioei % 100eko muga-zerga ezarriko diegu".
AEBko 47. presidente kargua hartu berritan, "urrezko aroa" deitu duenari ekin eta aurreneko erabakiak berehala hartu zituen Trumpek. Hala, Kapitolioan inbestitu ostean, Capital One Arena futbol estadioan idazmahaia jartzea agindu eta bertan sinatu zituen bere lehen dekretuak. Ondoren, Etxe Zurian jarraitu zuen.
Guztira, ehun bat agindu exekutibo izenpetu zituen lehendabiziko egunean: migrazioaren, sexu aniztasunaren eta ebidentzia zientifikoaren kontrako neurriak, baina baita Kapitolioan sartzeagatik zigortutakoen aldekoak ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".