Hamasek ohartarazi du larunbatean ez dela preso-trukerik izango Israelek "eginbeharrak betetzen ez baditu"
Hamasen beso armatuak, Al-Qassam Brigadek, iragarri dutenez, ez dute larunbat honetan, otsailak 15, bahitu israeldarren eta preso palestinarren trukerik egingo, "Israel etsaia su-eten akordioaren baldintzak urratzen ari delako". "Ondorioz, eperik gabe atzeratzen dugu 2025eko otsailaren 15ean askatzea aurreikusita zegoen preso sionistak entregatzea", iragarri du Abu Obeida bozeramaileak eta hala berretsi dute geroago, zabaldutako ohar batean.
Gazako Zerrendaren iparraldera bidean diren desplazatuen itzulera moteltzea leporatzen die Hamasek Israelgo agintariei, baita biztanleria zibilari eraso egiten jarraitzea eta laguntza humanitarioa sartzea oztopatzea ere bai.
Hamasek indarrean dagoen akordioarekiko duen "konpromisoa" azpimarratu du, baina etorkizunean zer gertatuko den Israelek hartuko duen jarrerari lotuta egongo dela zehaztu du, eta, beraz, printzipioz ez du aurreikusten bahitu gehigo entregatzea epe motzean —joan den larunbatean hiru gizonezko askatu zituzten—.
"Gatibuak entregatu baino bost egun lehenago nahita egin dugu ohartarazpena, bitartekariei okupazioari (Israeli) presioa egiteko nahikoa tarte emateko, adostutakoa bete dezaten", zehaztu du geroxeago Hamasek SANAD Palestinako albiste-agentziak jasotako ohar batean.
"Atea irekita mantentzen dugu trukea garaiz egiteko, okupazioak eginbeharrak betetzen baditu", gaineratu du. "Akordioaren baldintzekin dugun konpromisoa berresten dugu, betiere okupazio sionistak horrekin bat egiten badu", azpimarratu du.
Manifestariek Israelgo Gobernuari su-eten akordioa betetzeko eskatu diote
Manifestariek Ayalon autobidea hartu dute astelehen honetan, Tel Aviveko erdigunean, Israelgo Gobernuari su-eten akordioa aplikatzea eskatzeko.
Manifestariek akordioaren epeak murriztea eskatu dute gatibu israeldar guztiak azkarrago askatzeko, eta eskaera horrek indarra hartu du azken hiru askatuen itxura eta osasun egoera eskasa agerian geratu ostean.
Orain arte bost truke egin dira. Lehenengoa urtarrilaren 19an gertatu zen, eta, ondoren, larunbatero Hamasen esku zeuden 3-4 gatibu eta Israelgo kartzeletan zeuden preso palestinarrak askatzen joan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".