Uholdeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euri-jasek kalte handiak eragin dituzte Egeo itsasoko Greziako hainbat uhartetan

20250401211259_grecia-dana_
18:00 - 20:00
Euri-jasek kalte handiak eragin dituzte Egeo itsasoko Greziako hainbat uhartetan
Egeo itsasoko Greziako hainbat uharte —Mykonos turistikoa, kasu— astindu dituzten uholde larriek kalte handiak eragin dituzte tokiko azpiegituran. Larrialdi-taldeek harrapatuta zeuden dozenaka pertsona erreskatatu behar izan dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X